IRRATIEN TARTEA: Antxetakoak ‘Urko herrikoia’ ikusikzunaz eta Info7ren 10. urtemugako kanta

Joxean Larrañaga Urko abeslariak kontzertua emango du igande honetan Irunen. Eguerdian izango da saioa Urdanibia plazan. Urko herrikoia izeneko ikuskizuna prestatu du donostiarrak, eta bira egingo du Euskal Herrian horrekin. Ikuskizunaren nondik norakoez Antxeta irratiko esatari Koldo Nausiak hitz egin du Urkorekin berarekin, eta horren berri dakargu gaurko irratien tartera.

Aurten 10 urte betetzen baititu Info7 irratiak, eta ospatze aldera urte osorako zenbait kontu aurreikusi baitituzte. Gaurkoan, urtemugarako Miren Amurizaren hitzekin La Jodedera taldeak eginiko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Hargatik, kantua bera aproposa iruditu zaigu gaurko irratien tartera ekartzeko.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': transexualitatea munduan, Ibaola Harriak hilerria eta bullyng prebentziorako tresna

ol. Eka 17 , 2016