Matxura buruan eta ibili munduan

Umore surrealista eta zentzugabeduna lantzen dugu sasi-saio honetan; askotan errealitateak fikzioa gainditzen du, berak ematen baitdigu saioen gidoia eskura.
Zenbatero ematen den (astean behin, 2 astean behin). ASTEAN BEHIN. ORDU 1.

Urtero ospatzen dugun gastronomia exotikoen jardunalditan aspertuta gaude gauza bitxiak ikusten , baina aurten gertatutakoak ez du aintzindaririk.

irakurri gehiago →

MBIM – Krisialdiak kudeatzeko gidaliburua

14 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

MBIM- Urtea ondo hasteko…ez gara etorri!

23 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Beno, badakizue…urte berria, bizitza berria, ohitura berriak…baina tira, gu ohikoa egiten, burua hausten eta hustutzen! Ze uste zenuten ba? On egin!

irakurri gehiago →

MBIM – Olentzero Arkauten!!

20 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Olentzero joan zaigu Arkautera bokata jatera, intenzioarekin opariak eramatea, baina poliziak aditu zuanian norbait sartu zela, zela-taria etorri da egurra ematera! Droga, droga, gure Olentzero!?    

irakurri gehiago →

MBIM-Durangoko Bazooka!

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urtero bezala , Durangoko azokan topatuko ez dituzuen ez-argitarapenen zerrenda aleatorio bat osatu dugu gure dimentsiotik haratago dauden multibertsoetatik xalabardo batekin jasotzen ditugun errealitate alternatiboekin .Auskalo zein ote den idatzi berri dudan esaldi honen esanahia.

irakurri gehiago →

Idatzi “Testikuzzi”hitza zure internet nabigatzailean eta ezagutu ezazu gure bizitza betirako aldatuko duen sorkuntza teknologiko miragarria. Datorren Durangoko azokan aurrekuntza ikaragarri hau erosteko aukera edukitzea da oraintxe bertan gure bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra.

irakurri gehiago →

MBIM-Iraganetik zuzenean!

15 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Aste beteko atzerapenaz heldu gara aste hontan , low costeko hegazkinak aireratzen dituzten enpresak baino arazo tekniko gehiago ditugulako.Beraz, gure unibertso paralelora ez dira oraindik hauteeskundeen emaitzak heldu…

irakurri gehiago →

Matxuratuta ta Burutik buelta

1 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Aspaldian irratsaiorik egin gabe, Munduko Osasun erakundeak hala eskatu zigulako, baina ikusita gizakia nolakoa den ezin dugu gehiago itxaron eta gure lubakietatik atera gara basurdekumeak bezela, kurrin-kurrin. Espainiari sekulako aportazioa egin diogu ereserkiari euskarazko letra jarriz eta konturatu gara joan ginenetik gaur egunera, gauzak ez direla hainbeste aldatu! Hori bai, Zintzilik irrati libreak 35 urte […]

irakurri gehiago →

Eguberri biharamuna gainditu ezinean ibili gara oraintxe arte , eta batez ere irratiaren egoitza non demontre zegoen gogoratzea lan mardula izan da . Ta ikusiko dugu orain ze aurpegi jartzen diguten etxera bueltatzerakoan…ze agenda kontuak direla eta , urtezahar gabetik ez gara bertatik agertu. Azkenean norbait haserretuko da gurekin . Oraindik gogoan gaituen tikismikisen bat […]

irakurri gehiago →

MBIM-Horra Txistorra , President Torra!

21 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

San tomas eguna heltzean , poxpolin jantzia jarri eta hamaseigarren sagardoa edan orduko , magia berezi bat sortzen da urtero larrialditara eramaten gaituen anbulantzian  kuleroak berriz ere galdu ditugula somatzean…urtero ospatzen dugun usadio hunkigarriena da zalantzarik gabe

irakurri gehiago →