Zebrabidearen denboraldi amaiera EHZtik

Zebrabidearean aurtengo denboraldia ostiral honetan amaituko da, uztailaren 2an. Eta amaitzeko saio berezi bat egingo dugu EHZ festibaletik zuzen-zuzenean!

Bertan, EHZk 25 urte eta Arrosa Sareak 20 urte betetzen dituztela ospatuko dugu, eta horretarako bai festibalean parte hartzen duten hainbat musikari, antolatzaile eta abar izango dira gure mikrofonoetan, eta baita Arrosaren parte izan diren diren hainbat pertsona ere.

Entzun ezazu saio berezi hau Arrosa Sareko zure irratian eta gurutzatu gurekin Zebrabidea!

 

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Reggae Ladies at Joe Gibbs, Larkin Poe, Lucinda Williams, St. Vincent…

og. Uzt 1 , 2021