Podcast: Play in new window | Download
Aroztegiko auziperatuekin elkartasunez, kantaldia antolatu dute Lekarozen apirilaren 19an. “Ez gara 7, herri bat gara” lema erabili dute joan den urtean auziperatu ziztuenen sustengu kanpaina eramateko. Aurreikusiak diren isunak pagatzeko, diru kanpaina bururatu dute, igandeko festarekin. Baina borroka ez da bukatu, akusazioak helegitea aurkeztu baitu Espainiako Auzitegi Gorenean. Zazpi auziperatuen artean den Aintzane Ariztegi izan dugu Zebrabidean.






























