Zuria Beltzez

ZURIA BELTZEZ – 396 – hamalau intxaur

18 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Musika popularren itzalak entzuteko eta dantzatzeko sesio berri batekin gatoz. Maite ditugun soinuen tartea eskaintzeko aste honetan berreskuratu ditugun abestiak helarazten dizkizuegu. Irratsaio honetarako aukeratu ditugunen artean funk mutantea, doo-wop R&R alaia, R&B mitikoa, R&B jatorra, beat gozoa, northern-soul itzela, garage proto-punk atsekabetua, psikodelia bidaiaria, bubblegum-pop itsaskorra, folk psikodeliko bikaina, gospel-punk fededuna, garage-beat dotorea, boogaloo […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 395 – soinu mamitsuak

11 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Ohore handi bat da guretzako gogoko ditugun soinuei oihartzuna eman ahal izatea. Gaurko irratsaio honetan, Maluta eta Kobalski kideek abesti ederrak ekarri dituzte. Besteak beste, funk instrumental bizkorra, R&B zirikatzailea, swing eroa, chanson mod yeye jatorra, soul bikaina, beat goxoa, northern soul petoa, funk-soul kosmikoa, afro-beat sutsua, garage-funk bortitza, hard-rock suntzitzailea, eta amaitzeko, jamaikar aize […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 394 – zirrikituetan murgiltzen

4 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Abesti bereziak eta ederrak biltzen dituen irratsaio berri bete batekin gatozkizue. Gaurko sesioa hamalau kanta borobil, pizgarri eta aldarrikagarriz osatu dugu. Library music estilotik honky-tonk-era, R&B-etik soul-era, garage-tik psikodelia-ra, funk-etik soul-era, garage-tik boogaloo-ra, eta amaieran, rocksteady-tik roots-reggae-ra. Musika popularren hainbat zirrikituetatik berreskuratutako soinuak entzun nahi? Ba dastatu ezazue musika estilo anitzez osaturiko edabe kitzikagarri hau! […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 393 – bazterretan sakontzen

28 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ausartu zaitezte musika popularren ertzetako soinuetan gurekin sakontzera! Gaurkoan irratsaio borobila atera zaigula esan dezakegu. Entzun ditugun doinuen artean, sarreran library music estilo fina, ondoren blues etsitua, funk harroa, mod elegantea, garage sorgindua, Los Bravos!, psikodelia uruguayarra, garage-soul dantzazalea, Los Dealers!, boogaloo bikaina eta azkenik, reggae mitikoa (The Maytals!) eta skinhead reggae garaikidea (The Aggrolites!). […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 392 – batasunaren indarra

20 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Maluta eta Kobalski kideen lankidetzari esker lortutako ordubeteko kanta aukeraketa berria aurkezten dizuegu. Gaurko sesio jator honetan jarri ditugun soinu liluragarrien artean funk sitarduna, gospel-blues aitzindaria, mambo R&B arina, rockabilly basatia, garage psikodeliko iluna, soul goxo dotorea, garage-punk kobazulotarra, funk axolagabea, flamenco-rock atzekabetua, samba astindua, tropicalia pizgarria, rocksteady garaikidea eta, azkenik, early reggae dibertigarria. Aldaka […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 391 – soinuen inbasioa

14 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Hona hemen atsegin ditugun musika estiloei eskaini diegun sesio supersoniko berria. Gaurko honetan ere doinu ilunen omenezko ordubeteko programa jorratu dugu. Aditu ditugun estiloen artean, funk, hillbily, honky tonk, popcorn, R&B, swing, soul, folk, garage, pub-rock, rocksteady eta ska bezalako estiloak topa ditzakezue. Tartean Norma Tanega folk bakarlariari gorazarrea egin diogu, bere abesti baten letraren […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 390 – oinazeei sua!

4 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urteari merezi duen hasiera emateko, belarriak eta ipurdiak epeltzeko moduko sesioa prestatu dizuegu. Azkenaldian pairatu ditugun gaixotasun eta ajeak gaindituta, prest gaude maite ditugun soinuei oihartzuna ematen jarraitzeko. Gaurkoan, boogaloo instrumental, folk antifaxista, R&B biblikoa, soul krepuskularra, garage zaratatsua, popcorn sorgindua, funk-rock zorrotza, soul enpatikoa, honky tonk country lohitsua, afro-funk psikodeliko musulmana, lovers reggae goxoa […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 389 – bertsio bikoiztua

16 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan bertsio bitxiak aukeratu ditugu ordubetez. Kanta ezagun eta ez horren ezagunen bertsio ederrak aurkezten dizkizuegu. Besteak beste, musika estilo hauek izan ditugu entzungai: funk-rock instrumentala, R&B, blues, twist, rockabilly, northern soul, jazz-funk, garage-rock, funk-soul, brazil, garage-punk, reggae eta ska. Espero dugu gogoko izatea hamairu abesti berezi hauek… Ikasi, berdefinitu, transmititu! 0- Manuel Gas […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 388 – makina bat kanta

9 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Estilo musikal anitzen aberastasunaz gozatzeko sesio supersoniko berria jorratu dugu. Gaurko programarako, funk instrumental arina, R&B zoro jatorra, funk izerditsu zikina, R&R borobil astindua, soul-pop dotore bikaina, beat mitikoa, soul boteretsu erraldoia, pop-funk psikodeliko gozoa, garage-glam paganoa, boogaloo bizi alaia eta amaitzeko, ska garaikide maitagarria. Belarri zorrotzenak astintzeko moduko abesti bikainak! Sartu, probatu, errepikatu! (argazkian: […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 387 – zirt eta zart

2 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Egarri musikala asetzeko edari freskagarri berria prestatu dizuegu. Gaurko edabe miragarri honetan, R&R zikina, jazz-funk dotorea, popcorn R&B dramatikoa, garage sorgindua, soul goxo-goxoa, northern soul argitsua, glam-rock lizuna, disco tropikala, samba eroa, reggae elegantea eta ska-reggae pozgarria nahastu dugu. Edan, osatu, eragin, piztu! 0- Ramsey Lewis – Wade in the water 1- Tic & Toc […]

irakurri gehiago →