Emen Gonak

EMEN GONAK x 10

23 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Denboraldiko azken Emen Gonak da hau. Irailan etorriko gara bueltan emakume musikari gehiago ezagutzeko asmotan. Hamargarren saio honetan Kamille Dizabo eta Annelise Arnaud lapurtarrak ezagutu ditugu.  Musika esperimentala jorratzen duten emakume gutxi dauden Euskal Herrian, gutxi horien artean daude Dizabo eta Aranud. Ondoren, Cat Power mitikoaren etapa goiztiarra  birpasatu dugu,  Shannon Wright musikari eklektikoaren bidezidorretan […]

irakurri gehiago →

EMEN GONAK x 9

9 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Hemen duzue bederatzigarren ‘Emen Gonak’ saioa. Saio potentea, ezbairik gabe.  ‘Pinpilinpussies’ taldearekin hasi dugu saioa,  Ane Barcena baterijole durangarrak eta Raquel Pagés katalanaren proiektu bikainarekin. Ondoren Kelli Schaefer Portlandeko sortzaile eta abeslari ikaragarriaren rock klasiko eta pop-art ilunaren arteko zuzenekoa entzungo dugu, bere taldekidea den Elly Swope gitarjole eta soinu-teknikariaren bakarkako proiektua ezagutu dugu jarraian. […]

irakurri gehiago →

EMEN GONAK x 8

26 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan Birkitek ‘Capsula’ talde argentino-bilbotarraren Coni Duchess baxulari eta abeslariaren bizipenen inguruan arituko zaigu. Ondoren, Laura Marling folk-rock sortzaile britainiarraren hainbat disko birpasatu ditu eta gure folkarekin amaituko du, Ipar Euskal Herriko ‘Saioa’ taldeko Marieder Iriart eta Kamila Zubeldiaren azken lana entzungo dugu.

irakurri gehiago →

EMEN GONAK: x 7

12 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetako ‘EmenGonak’ saioan desagertutako beste talde euskaldun bikain bat gogoratuko dugu: Drumkopters.  Hirukotearen punk, surf eta indie doinuekin hasi dugu 7. Emen Gonak. Jarraian Adrianne Lenker sortzaile eta gitarjole amerikarraren ariman sartuko gara ‘Big Thief’ taldearekin egindako maisulanak entzunez. Azkenik, Euskal Herriko perla izkutu batek aldiro irekitzean uzten digun aztarnarekin amaituko du: Saioa bakarlari […]

irakurri gehiago →

EMEN GONAK x 6

28 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetako saioan orain 3 urte desagertutako ‘Mor More’ taldearen akustiko bikaina gogoratuko du. Ondoren, Emma Ruth Rundle gitarjole eta sortzaile amerikarraren gogoetak ekarriko ditugu, besteak beste, bakarlari moduan zein taldearekin aritzeari buruzkoak.Azkenik Idoia Hernandez Toledo ‘Hatxe’ pianojole eta sortzaile oreretarraren ibilbidea errepasatuko dugu eta ‘Emen Gonak’ saiora hurbilduko da ‘Hatxe’ bere azken lana aurkezteko […]

irakurri gehiago →

EMEN GONAK x 5

7 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetako ‘Emen Gonak’ saioan Birkitek hiru emakume eta talde baten inguruan hitz egi digu. Hasteko, ‘Occhi Di Farfalla’ taldeko Miren Aranguren abeslariaren ibilbidea birpasatu du, feminismoan sortzeko bidea topatu duena. Ondoren, New Yorkeko ‘Fruits&Flower’ taldearen rock psikodeliko eta surf-rockari buruz aritu da Nadia Reid kantautorearen abesti ederren bitartez, Zelanda Berriko New Folk delakoaren figura […]

irakurri gehiago →

EMEN GONAK x 4

24 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Beste lau emakume musikari ezagutu ditugu Birkite Alonsoren ‘Emen Gonak’ saioan. Bertako bi eta nazioarteko beste bi, bereziak laurak. Irune Elgezabal ‘Ziztada & Erlantz’ taldea osatzen du Erlantz Serranorekin batera. Pasa den otsailaren 27an kaleratu zuten azken lana ‘Azken Argiak. Elena Artia da ‘Emen Gonak’ saioan ezagutu dugun beste musikari euskalduna. Ze-lig, Layo Rase eta […]

irakurri gehiago →

Emen Gonak x 3

10 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Lau musikari emakume izan ditugu gaur ere Emen Gonak saioko protagonista. Birkite Alonsok gidatuta, Arrasateko ‘Perlata’ taldea, Jen Cloher australiar kantatutorea, Lianne La Havasen soul musikaria eta azkenik Aitziber Omagogeaskoa bizkaitarraren ibilbideak ezagutu ditugu.

irakurri gehiago →

Emen Gonak x 2

25 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetako ‘Emen Gonak’ saioan, Itxaso Gutierrez ‘On’ taldeko gitarjole, letragile eta abeslari aitzindariarekin ireki dugu. Jarraian, Georgia Hubley ‘Yo La Tengo’ talde estatu batuetarraren baterijolea hartu dugu hizpide. Sarah Nova izan da hirugarren protagonista, ‘My Brightest Diamond’ proiektuko burua izateaz gain, ahots miragarria duen multi instrumentalista da. Saioa borobiltzeko, Birkitek euskal eszenan bakarlari moduan […]

irakurri gehiago →

Emen Gonak x 1

11 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

‘Emen Gonak’ saioak aste honetan abiatu du denborali berria. Birkit Alonsoren gidaritzapean emakume musikariak izango dira saio honetako protagonistak.Lehen saio honetan lau emakumeren bueltan aritu da Alonso, bertakoak bi eta nazioartekoak beste bi: 90. hamarkadako ‘Beti Mugan’ taldeko Nagore Santamaria abeslaria eta gaur egun oholtzetan ari den ‘Arima’ taldeko Paule Bilbao. Nazioartetik, Kazu Makino japoniarra […]

irakurri gehiago →