TERTULIA: eskubidez dagozkigun arloekin ezkutuan negozioa egin nahi al dute?

Informazioaren gizartean bizi garela sarri esaten dugu, eta inoiz baino informatuago gaudela ere bai, edo hori suposatzen da behintzat. Baina zertaz gaude informatuta, zenbaitek hala erabakita hedatzen diren gaiez, akaso? Izan ere, iritzi publikora TTIP eta CETA itun transatlantikoen berri ozta-ozta iristen hasi denean, ongizate estatuari mehatxu egingo omen dion beste nazioarteko akordio bat bidean omen da: TISA deiturikoa. Zerbitzu publikoei eta herritarron eskubideei zuzen zuzenean eragingo liekeen akorido horretaz, eta ezkutuan hori negoziatzeak duen eraginaz hausnartu dugu gaurko tertulian, Lander Arbelaitz eta Aiora Mujikarekin.

Hurrengo podcasta

Libe Mimenza: "Euskarri bat baino gehiagotatik kontsumitzera ohituta gaudenez, komunikatzerakoan gure hartzaileen kontsumo ohituretara egokitu behar dugu"

ar. Mar 3 , 2015