info7

Agur eta beti arte INFO7!

15 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Bihar itzaliko da Info7 irratia, 13 urteren ostean, irratia proiektu berri bati lekua eginez. Azken asteetan agur bira egiten ari dira Info7ko lagunak, esker ona adierazi eta 13 urte hauetan izandakoak gogora ekarri asmoz. Guk ere eskerrak eman nahi izan dizkiegu, urteetan egindako lana ez baita makala izan. Zorte on bide berrian! Bidelagun ezin hobeak […]

irakurri gehiago →

INFO7 #AgurBira

11 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Info7ren agur birak azken egunetan emandakoaren jarraipena egin dugu, Arrosa irratia sarea eta Hala Bedi irratiko lagunekin hitz egindakoak ekarri dizkigu Jon Mikel Fernandezek. Azken aste honetan izango dena ere aurreratu digu, 5 egun besterik ez direlako geratzen Info7 itzali eta, ondoren, proiektu berria abiarazteko.

irakurri gehiago →

INFO7 #AgurBira

7 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Info7ren agur biraren jarraipena egin dugu gaurkoan ere, Jon Mikel Fernandezen eskutik. Astean zehar izandako gonbidatuen hitzak ekarri ditu, eta memoria historikoaz, bazkideez, herri harresiez… aritu gara.  

irakurri gehiago →

INFO7 #AgurBira

4 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Info7 egunotan egiten ari den #agurbiraren jarraipena egin dugu Jon Mikel Fernandezen eskutik. Barakaldoko bertso eskolako lagunekin hitz egindakoak ekarri dizkigu, eta baita Lutxo Egia eta June Fernandezekin hitz egindakoak ere. Aste honetan topatuko dutena aurreratu digu, amaitzeko.  

irakurri gehiago →

INFO7 #AgurBira

3 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Info7 irratia agur bira egiten hasi da. Euskal Herriko hainbat txokotara hurbildu, eta irratiaren parte izan den jendeari eskerrak emateaz gain, 13 urte hauteko hainbat kontu errepasatuko dituzte, besteak beste. Jon Mikel Fernandezen eskutik egingo diogu jarraipena agur birari, eta hementxe duzue lehenengoa!

irakurri gehiago →

Asteburuan Luhuson atxilotutako bost lagunak libre geratuko zirela jakin genuen atzo arratsaldean. Karguekin eta kontrol judizialpean utzi badituzte ere, aske dira. Atzo arratsaldean pasatu ziren epailearen aurretik eta prokuradorearen eskaera segituz, kontrol judizialpean aske utzi zituen epaileak. Altsasuko gazte guztiek ez dute zorte bera izan, preso dauden zazpietako lau soilik utzi baitzituzten aske atzo. Geure […]

irakurri gehiago →

Info7 irratikoek 10. urtemuga ospatzen dihardute, urte osoan ari dira ospakizunetarako ekintzak antolatzen. Oraingo honetan, entzule, bazkide, lagun eta kolaboratzaile guztiak elkartu nahian, musika bueltan topa egiteko zita proposatu dute, eta kontzertu bikoitza antolatu dute. Gaur, 18:00etatik aurrera, Garoa Liburu dendan Morau, Izaro eta La Chula Potrak eskainiko dute emanaldia, eta azaroaren 18an Joseba Tapiaren […]

irakurri gehiago →

Hamar urte ez dira egunero betetzen eta urteurren borobil honen aurrean, ugariak dira Info7 irratiak urtean zehar antolatu dituen jarduerak. Nork ez du uda honetan La Jodedera musika taldeak  urteurrenerako espreski egindako kantuarekin dantzatu? Akaso  batek baino gehigok KaleGorrianeko lagunekin topo egin du herri ezberdinetan burutu dituzten saio ibiltari horietako batean ere. Orain, entzule, lagun, […]

irakurri gehiago →

10 urte bete dituztela-eta gelditu ezinda dabiltza Info7 irratiko lagunak. Oraingoan gerriak mugitzera gonbidatu nahi gaituzte, La Jodedera taldeak egin dien kantuaren bidez. Hitzak, Miren Amurizak egin dizkie eta Garate estudioan grabatu dute. Hemen duzue, “Entzutekoa da, eta kontatzeko gaude”  

irakurri gehiago →

Joxean Larrañaga Urko abeslariak kontzertua emango du igande honetan Irunen. Eguerdian izango da saioa Urdanibia plazan. Urko herrikoia izeneko ikuskizuna prestatu du donostiarrak, eta bira egingo du Euskal Herrian horrekin. Ikuskizunaren nondik norakoez Antxeta irratiko esatari Koldo Nausiak hitz egin du Urkorekin berarekin, eta horren berri dakargu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →