Hiru Kortxea

HIRU KORTXEA: Abereh gaurkoan gurekin

24 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ohiko menu musikalaz gain, gaurkoan Abereh (Erik Berganzaren alter egoa) izan dugu Hiru Kortxean. Gainera, #gutizia gisa The KVB bikoa.

irakurri gehiago →

Hiru Kortxea: Assata talde gaurko protagonista

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu. Eta Arrasateko Assata taldea elkarrizketatu dugu, taldeak estreinatu berri duen “Dantzatu, madarikatuak” aitzakia hartuta. Eta gutiziak Irlandara eraman gaitu: The Murder Capital.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Gaizka Insunza

10 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurkoan gonbidatu berezia izan dugu irratian, izan ere, etxe honetan asko miresten dugun Gaizka Insunza etorri zaigu bisitan. Diska homonimoa kaleratu berri du, eta lanaz eta bakarakako ibilibide berriaz aritu gara berakin. Elkarrizketaz aparte, albisteak nobedadeak eta Lea Porcelain talde alemaniarra.

irakurri gehiago →

2019ko azken irratsaio honetan, urte osoan zehar gure mikroetatik pasa diren talde eta bakarlariak izan ditugu mintzagai. Ez dira gutxi izan gurean izan ditugun artistak: Wood Strings, Doctor Sax, Dr. Maha´s Miracle Tonic, La Banda del Abuelo, Nublia, Ziklone, Joseba Irazoki eta Lagunak, Physis versus Nomos, Mockers, Dupla, Pelax, Occhi di Farfalla eta Viborv. 2020an […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Willis Drummond – Zugzwang

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Atzo eman zioten hasiera Durangoko Azokaren 54. edizioari, eta gaurko saioan errepaso ederra eman diogu bertako erakusmahaietan topatu ahal izango ditugun nobedadeei zein bertako Ahotsenean izango diren zuzeneko emanaldiei. Willis Drummond taldea bertan izango da, haien azkenengo lana den ‘Zugzwang’ aurkezten. Zebrabideako lagunek taldeari egindako elkarrizketa entzungo dugu programaren ekuadorean, diska berri honen nondik norakoak […]

irakurri gehiago →

Gaurkoan elkarrizketak izan dira protagonistak. Izan ere, etxeko Virborv taldeko Jorge eta Goio izan ditugu beraien lehenengo lana aurkezten, eta Muinoko Hotsak egitasmoaren barruan Occhi di Farfallako Miren izan dugu uhinetan.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Diska nobedade betekada

15 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan elkarrizketarik ez baina Durangoko Azoka gerturatzen ari dela nabaritu dugu irratian iritsi zaizkigun diska nobedade pila ikusita, beraz, horiek izan dira gaurko programaren protagonistak.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Pelaxen D eta E aldeak

8 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Hilabete batzuk badira Pelax musikari donostiarraren azkenengo lanaren berri izan genuela: A/B. Bi atalez osatutako diska non rock progresiboa nabarmentzen zen minutaje altuko pasarteetan. Bada, lan horren jarraipena den D/E kaleratu berri du orain, eta programan izan dugu Pelax bi lanen nondik norarakoak harekin komentatzeko. Horretaz aparte, ohiko menua (Sega Sound Killers, Gaizka Insunza, Maruja […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Red Iron Squad taldeari elkarrizketa

25 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Azkenaldian egindako elkarrizketarik luzeena izan dugu gaurkoan, izan ere, Red Iron Squad-eko Txelai eta Dani izan ditugu estudioan GO izeneko disko berria aurkezten. Horrez gain, beti bezala, nobedade musikalak eta albisteak entzungo dituzue.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Dupla bikote aguraindarra gurean

18 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Larunbat honetan Muinoko Hotsak berri bat ospatuko da Gasteizko gaztetxean eta bertan Durangoko Mocker’s hirukotea eta Aguraingo Dupla izango dira oholtza gainean. Disko nobedade, elkarrizketa eta bestelakoetaz gozatzeaz gain, Dupla taldeko Beñatekin izan gara, taldearen nondik norakoak jakiteko gogoz.

irakurri gehiago →