Gaur egur

GAUR EGUR – USA Sutan

1 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Kanpainan gaude Ipar Euskal Herrian eta EAEn. Horiei buruz hitz egin dugu. Baita Gizakerrez ere. Nazioartean Gaur: Geroge Floyd-en hilketaren ondoren AEBtan gertatzen ari den guztian jarri dugu fokua. Gaurko Egunez: Rage Aginst The Machine taldea oroitu dugu. Sare Sozialetan Egur: Nuevos Padres Fundadores de Navarra-ri buruz aritu gara. Merezi du beraien Twitter […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Patxi Ruiz

25 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Patxi Ruizen egoerari buruz hitz egin dugu. Nazioartean Gaur: Libiako Gerraren azken hilabeteetako bilakaera errepasatu dugu. Egoera larrian dago Gaurko Egunez: Giovanni Falcone mafiak hil zuen atentatua izan dugu hzipide. Sare Sozialetan Egur: Besaingo akelarreaz hitz egin dugu. Erantzun hemen twitter galdera.

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Konfinamendu matxista

5 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Konfinamenduan gora egin du Indarkeria matxistak. Horri buruz hitz egin dugu. Nazioartean Gaur: Covid-19-ak Sahel-eko egoera are gehiago gogortu du. Gaurko Egunez: Haile Selassieri buruz hitz egin dugu. Sare Sozialetan Egur: Bi lider komunista handi gogorarazi ditugu. Kim Jong-un eta Andoni Ortuzar (ikusi bideoa). Zein da zuen ustez JELtzalerik komunistena? Erantzun hemen.  

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Krabelinen Iraultza

28 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Gai ezberdinak jorratu ditugu: Josu Urrutikoetxearen egoera larria, Euskal Preso Politikoen egoera orokorra eta Herriko tabernen auzia. Nazioartean Gaur: Petroleoaren gainbeherari buruz hitz egin dugu. AEBtan bere prezioa zerotik behera izan eta gero. Gaurko Egunez: Portugalgo Krabelinen Iraultza gogorarazi degu SStan Egur: Jon Kortajarenaren patata tortilla gogorazi dugu. Baita Kim Jong Un-en ustezko […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Despopulazioa EHn

21 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Euskal Herriko herri txiki askoren arazo nagusiari buruz aritu gara: Despopulazioa. Nazioartean Gaur: Sare Sozialek ezartzen duten kontrolari buruz eta kudeatzen dituzten datuei ematen dieten erabilerari buruz aritu gara. Gaurko Egunez: Siziliara joan gara. Mafien arteko gerra edo Mattanza bezeal esaguna oroitu dugu. Historia amai ezina eta pertsonaiaz betea, Toto Riina, Provenzano Falcone, […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Koronabirus poliziala

7 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Konfinamendu garaiko 3. irratsaioa. Bertan Gaurren eta Nazioartean Gaurren Euskal Herriak eta Nazioarteak pandemiari nola erantzun dion ikertu dugu. Polizia eta militarren gehiegikeriak nabarmenduz. Gaurko Egunezen Espainiar inperioaren gainbehera eta AEBren inperioaren hasiera izan zen Kubako gerra aipatu dugu. SStan gure irratsaioko lagun handi batek konfinamendua nola daraman iksui dugu. Carlos Iturgaizek. Erantzun twitter galdera […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Apostuetxeak

31 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Gaur Egur etxetik bigarren irratsaioa izan da hau. Honako atalak jorratu ditugu: – Bertan Gaur: Euskal Herriko apostuetxeei buruz eta beraien eraginaz eta atzean dauden pertsonez aritu gara. – Nazioartean Gaur: Ekuatore Gineara joan ga, bertako diktadurapenn balizko Estatu Kolpe bat epaitzen ari baitira. – Gaurko Egunez: Yuri Gagarin hil zela 52 urte pasa dira. […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Konfinamendu zulotik

24 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Historian lehen aldiz Gaur Egur internetez grabatu degu. Bakoitza bere etxetik. Gai desberdinak jorratu ditug. Lan-heriotzak, AEB-Taliban arteko bake ituna, Namibiaren independentzia eta Winston eta Koronabirusa besteak beste. Twitter inkesta ere erantzun dezakezue hemen.

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Lesbos

9 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Datorren igandean Iparraldeko udal bozen lehen buelta izango da. Horri buruz hausnartu dugu. Nazioartean Gaur: Turkia eta Grezia arteko mugara joan gara, bertako errefuxiatuen berri jakiteko eta Lesboseko egoera jasanezina ere aipagai izan dugu. Gaurko Egunez: Martxoaren 8ko egunaren jatorria eta bilakaera izan ditugu hizpide. Sare Sozialetan Egur: Ondorengo pertsonaia ezagutu dugu. Erantzun […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Hego Sudanera Iturgaitzekin

2 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Putre-funtsak gurean egiten ari diren sarraskia izan dugu hizpide. Hauek bai sarraskijaleak!! Nazioartean Gaur: Hego Sudanen osatu berri den Batasun Gobernuari buruz aritu gara. Gaurko Egunez: Puigdemont Ipar Kataluiniara etorri den honetan, Lluis Compayns gogorarazi dugu. Sare Sozialetan Egur: Carlos Iturgaitzen itzulera behar bezela ospatu dugu. Txanpaina deskortxatxen!! Erantzun twitter galdera hemen.

irakurri gehiago →