Potto

Heldu da uztailaren erdialdea, eta COVID 19ak baldintzatutako ikastaroari errepasoa egiteko mementoa. 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak ekarri ditugu gaurko saioan. Joan zaizkigunak akorduan izan ditugu: Aintzane Buruaga bertsozale nekaezina, Jon Lopategi “Baltza” bizkaitar txapeldun eta irakasle-maisu handia eta Jon Barberena bertsolari-poeta; eta urteko zitarik handienak bueltan ekarri: Nafarroako txapelketa, Arabako txapelketa eta Gipuzkoako […]

irakurri gehiago →

Hoztu zaigu 2020ko ekaina. Aintzane Buruaga lankide-lagun, ZenbatGarakide, Algarakide, bidaidea… zendu da. Hauxe duzue POTTO egiten dugunon partez beti akorduan izango dugun Aramaioko sorginari eskainitako omenaldi xume-txikia; bertsolaritza maite zuen Aintzanek, baina araurik gabeko bertsoa! libre kantazea zuen gustuko. Zoaz libre, bada. Biba zu! TOPA!

irakurri gehiago →

Gauza on guztiek akabera behar dute, eta gure POTTO saioak ere behar du azken burukorik. Bukatu dugu ikasturtea, joan zaigu 2019-2020 urte kaotikoa (bukaeran). Eskaini ditugu makina bat saio, bertso on zein txar, poto eta hankaluze; euskal herrian barna ibili gara bertso-saioak eta jaialdiak zukutzen, erritmoak lapurtzen, eta heldu da ekaina. Azken saio honetan “Arrazakeria, […]

irakurri gehiago →

POTTO: Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu

5 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Ikasturteak azken txanpan sartuta, 2019-2020ko azkenaurreko POTTO duzue honakoa. Azken balaren zain beraz… Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu eta, bidaia honetan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizaren kantuak izango ditugu lagun. Aukeraketa diktatorialean hartutako bertsoak, zuen buru-belarrien gozagarri

irakurri gehiago →

Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko POTTO bertso-bazkaria, akabuan bermut-saio bilakatua […]

irakurri gehiago →

POTTO: Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak

22 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. 8 bertsolariren kantuak, aukeraketa diktatorialean. […]

irakurri gehiago →

POTTO: Iruñea, Villabona eta Erandioko jaialdiak

15 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Konfinamenduaren faseak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioan uhinen bidez eramango dizkizuegu aukerketa diktatorialean ordenatutako bertsoak. Gaurko saioan konfinamenduak elkartu dituen Iruñea, Villabona eta Erandioko jaialdiak izango ditugu buru-belarrien gozagarri. 10 bertsolari kantuan,errima progresibo eta hankaluzearen errepublika librean, POTTO saioan. Biba el berso!

irakurri gehiago →

Martxoan, Bilbon, BERTSOERRONDA ekimenak agintzen du. Martxoko martitzen guztietan hitzordua dugu Bilboko Erronda kaleko tabernetan, eta gaurko POTTOn aurreneko bi martitzenak aletu ditugu. Martxoaren 3 Adaxkan eta martxoaren 10ean Errondabiden izan ziren aurtengo lehenengo 2 saioak, eta horietan, 7katu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu dute jada 5 bertsolarik: Adaxkan, Aissa Intxaustik, Kerman Diazek eta […]

irakurri gehiago →

Eibar dugu zain berriro ere, baina gaurkoan kontu lazgarriak salatzeko aitzakian. IA hilabete da Zaldibarreko zabortegian utzikeriak eragindako lurjausi-istripua izan zela, eta gogorarazteko zein salatzeko helburuz, ZALDIBAR ARGITU! taldeko kideek Eibarreko Untzaga plazan bertso-jaialdia antolatu zuten otsailaren 27an. Bertan izan ziren kantuan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubizkar bertsolariak. Gaurko saioan duzue bertso-jaialdiaren aukeraketa […]

irakurri gehiago →

POTTO: Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan

27 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan, “Delorean” auto partikular-txikian. 2018. urtea izan dugu jomuga, eta mesanotxean gordeta genuen bertso-jaialdia eskaini dugu, beti ere aukeraketa diktatorialean. Eibarko ETA KITTO! euskara elkarteak antolatutako San Andres bertso-paper lehiaketaren harira, kantuan izan ziren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña, Jon Mikel Mujikaren aginduetara. Agenda-proposamena ere hedatu […]

irakurri gehiago →