kantu

Aste honetako Kultur Kuboan: -Jean Michel Bedaxagarekin Xiberutar kantagintzaz eta kantarietaz aritu gira “Zuberoako kantariak” liburu-diska plazaratzen dela… -Jon Jimenez Txalaparta argitaletxearen aktualitateaz mintzatu gira Durangoko Azokan elkar topatu girela… Musika: Cat Power “The Greatest”, corto. alto “Squonk”, Xomorroak “Euskal Rock’n Roll” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

KULTUR KAPSULAK: QQ Bird xoria entzun!

3 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Radiokulturak bere 15. urtemuga ospatu zuen duela zenbait aste. Kari hortara QQ Bird kantaria bere ahotsaren bidez opari eder bat egin zigun mementu goxo ta pollit bat biziaraziz. Marilou Lapeyrade dugu QQ Bird artistaren gibelean eta zuzenean grabaturiko bere kantuekin zango bat sartzen dugu bere munduan! Musika: QQ Bird “Zorionak” “Ibiza” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -“Donneurs de voix” elkartearen ezagutza egiten dugu Maialen Bidegain “ahots emailearekin”. Elkartearen helburua : irakurketa grabatuak eskaintzea ezin duteneri irakurri. Maialenek azaltzen dauku iniziatiba eder hori… -Josu Guillen kantariak bere Fizt&Furiuz metal taldea aurkezten dauku, aktualitate aberats batekin heldu zaukula…   Musika: Coldplay “The Scientist”, John Mayall “Crocodile Walk”, Daniela Andrade […]

irakurri gehiago →

Zerk batzen ditu Mark Eitzel musikaria, Hiss Golden Messenger taldea eta Karl Blau artista? Americana estiloko musika sortzeko abileziak. Eta nork ekartzen ditu gurera doinu horiek? Ba Beñardo Goietxek, noski. Gaur ere Halabedi irratiko Jon Aranburu eta Goietxe batu dira sormenaren tartera eta americana estiloko hiru kanta proposatu dizkigute.

irakurri gehiago →

Jon Garmendia Txuriya-k eta Xabier Solanok elkarrekin egin duten 20 urteko sormen ibilbidearen emaitza da Bat eta bat gara gu deitutako poesia eta musika ikuskizuna. Gaur, Azkainen izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera. Emanaldia ipuin laburrek, poemek eta kantuek osatzen dute, Garmendiaren eta Solanoren abilezien osagarri. Larresoron estreinatu eta Saratik pasa ondoren, birak Azkaineko gaztetxean du […]

irakurri gehiago →

Olentzerok ez, baina bi lagunek opari musikalak ekarri dituzte gaurko sormenaren tartera. Beñardo Goietxe musika kolaboratzailea Olentzeroren paperean jarri delako gaur, eta Halabedi irratiko Jon Aranburuk hala enkargatuta, Eguberrietako izpiritua sartu zaiolako. Gabon giroko kantuak proposatuko dizkigute bien artean, gaurko sormenaren atalean.

irakurri gehiago →

Xabi Solano Maizak Ereñotzu trikiti diskoa eta Trikitixa liburua II plazaratu berri ditu. Diskoko kantuen partiturak bildu ditu liburuan. Berezia da diskoa Solanoren hitzetan, kantu guztiak berriak direlako, eta berezia oso bere baitako kantuak direlako. Kantu guztiek dute loturaren bat haren bizitzarekin. Solanok berak sorturiko 5Gora zigiluak eta Elkar etxeak kaleratu dute lana elkarrekin. Xehetasunak […]

irakurri gehiago →

Bihar eta etzi, Aldudarrak Batasunak elkarteak antolatuta Errobi kantatuz jaialdia izango da Alduden. Bi kontzertu horietan, Euskal Herriko kantari edo talde andana batek Anje Duhalde eta Mixel Ducau partaide zituen Errobi taldearen kantuak beren moduan eskainiko dituzte. Euskal kultur erakundeak ere parte hartu du jaialdiaren antolaketan, eta zitari buruzko informazio zehatza, Antxeta irratiko Maia Muruagaren […]

irakurri gehiago →

Joxean Larrañaga Urko abeslariak kontzertua emango du igande honetan Irunen. Eguerdian izango da saioa Urdanibia plazan. Urko herrikoia izeneko ikuskizuna prestatu du donostiarrak, eta bira egingo du Euskal Herrian horrekin. Ikuskizunaren nondik norakoez Antxeta irratiko esatari Koldo Nausiak hitz egin du Urkorekin berarekin, eta horren berri dakargu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →

Kantu inprobisatuari buruzkoak entzun ditugu gaurko irratien tartean. Izan ere, Kurdistango, Sardiniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileen arteko topaketa antolatu dute gaur gauerako Uztaritzen. Lapurdi gelan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Donostia 2016ren eskutik, Europa bat-batean, kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa egiten ari dira egunotan, eta orain arte egindaoaz  nahiz gaur Uztaritzen izango […]

irakurri gehiago →