Radiokultura Irratia

radiokultura-logo

Helbidea: Ass Errobi Promotion – Bât. ARY – Pilota plaza – 64240 HAZPARNE
Webgunea:
www.radiokultura.eus
E-posta: radiokultura@wanadoo.fr
Tfnoa: 0033 (0)5 59 29 63 44

2005eko azaro bukaeran jaio zen interneteko euskal mundura Radiokultura.com irratia. Helburuen arten, euskal eta frantses hizkuntzen munduen arteko loturak sortzea dute bertako kideek. Ipar Euskal Herriko gizarteak euskararekiko duen ikuspegia aldatu egin azken urteetan. Euskararen aurkako ikuspegiak gutxitu egin da, eta hizkuntza aniztasuna eta euskararen ezagutza gehigarri bezala ikusiak dira. Hala ere, oraindik gainditu gabeko banaketa bat ageri da bi unibertsoen artean eta frantses gutxik dakite zerbait euskal kulturari buruz. Bi mundu horiek lotuko dituzten gune mixtoak sortu behar direla uste dute Radiokulturakoek, batez ere haur eta gazteen aisialdirako.

Hargatik, gazteria da euren xede taldea, Ipar Euskal Herriko hizkuntza normalkuntza bertatik pasatzen dela uste baitute. Garrantzitsua da etorkizunezko euskara modernoaren irudia ematen duten proiektu erakargarriak sortzea. Gazteen espazioak, haien interesguneak irabazi behar dira. Euskal kultura eta hizkuntzaren erabilera beren adierazpen guzietan garatu nahi dute, hizkuntzaren normalkuntzarako borroka komunikazio eta informazio teknologia berrietara ere heda dadin.

Sortu zenetik, urtero 700 emankizun baino gehiago jartzen dituzte sarean entzungai, eta entzuleak berak interesgarrien iduritzen zaizkionak hautatzen ditu. Emankizun horiek normalean ez dira aktualitateari lotuak. Hamabost egunero emankizun berriak gehitzen dituzte, eta euskaraz edota frantsesez proposatzen dituzte.

podcast-button