Nola aldatzen diren gauzak

20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira. Jendea joan da, beste batzuk etorri egin dira. Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak. Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak. Gauza asko gertatu dira; gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du. Une honetatik aurrera ezer… Astero ordubete.

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #178 Lagun artean ikasten

11 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Eskolak eta zurruntasunak alde batera laga eta jolas eta gozamenan bidez ikasten duen taldea da Kartzela Zaharreko gitarra taldea. Gaurkoan Maitane eta Julenekin egoteko plazerra euki dogu. Musika, abestiak, gogoak, momentuak, lagunak eta beste gauza batzuk izan dittugu berbagai. Betiko moduan, gure erara

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #177 Romeo 11.6

5 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Kurtso berri bat, gonbidatu bat, elkarrizketa bat, sua piztu  da…. Hodei Agirre urtetan ibili izan da mendiko suteen prebentzio eta itzaltze lanetan Romeo 11.6 brigadan eta nola ez, garen modukoak garelako, bere experientzien nondik norakoak, jakinmina piztu digute… Beti ere, gure erara!!!

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #176 Dagonila

28 abuztua, 2020 | 0 Komentarioak

Inoiz ez bezela udan zehar irratsaiotan jardun dogu eta abuztu bukaerak harrapatu gaitu. Plazer txikiz osatutako uda, eta ohiko den bezala, zentzuz aukeratutako altxor txikiz osatutako musika zerrenda bat. Ezin dugu ahaztu baina, gaur egun bizi dogun egoera. Beti bezala, gure erara  

irakurri gehiago →

Garrantzia handia ematen diogu ikusten dugun horri… baina egia ote da aurrean daukaguna? zerbait egon  daiteke atzean, ikusten ez duguna? ilusio digital edo/eta optikoaren garaian bizi al gara? guzti hau, musikaz girotua eta beti ere gure erara!!!!

irakurri gehiago →

Nola aldatzen diren gauzak #174 Don vito

6 abuztua, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurkoan bisita bat izan dugu irratian. Victor lagunarekin solasaldian egoteko aukera izan dogu. Musikaren inguruan hitz egin dogu eta kitarrajole moduan gaur egungo egoerak nola eragiten dion kontatu digu. Plazer bat izan da. Badakizue, gure erara.

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #173 Déjà vu

2 uztaila, 2020 | 0 Komentarioak

Amets  bat izando balitz  bezala, klimarekin hasi, Déjà vu bat bizi, Erori eta hegan egin, hipnotizatuak izan, azkenik esnatu eta gure errealitatera itzuli gara… gurekin amestu nahi??? beti ere, gure erara!!!  

irakurri gehiago →

Irratsaioa Diegori omenaldi txiki bat eginez hasi dugu eta bapatean. angiolilloren ispiritua somatu dugu. Halako presentziaren aurren ezer gutxi gehiago egin ahal izan dugu. gure erara?

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #171 Osasuntxu

13 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Osasunez ondo gaude eta energia ere badaukagu… Andoni, itzuli da sanu eta salbu… baina inguruan gertatzen zaizkigun gauzetan erreparo egitea, ez dago soberan, beti bait daude gertaera kuriosoak. musikaz girotuta, eta beti ere, gure erara!!!!

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #170 Hitz eta Mintz

4 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Lagunartean egotea eta sentitzea, ezinbestekoa da guretzat. Gaurkoan, Leire, lagun eta irratikideak,” dinamizatu “ du irratsaioa, hitz batzuen erabilera eta bere esanaiaren artean  sortu daiteken gatazka izan dela gaurko oinarria esango nuke, baina  kasu gutxi egin, entzutea onena…. Leirek gidatuta, unibertso  zabal eta konplexu honetan murgiltzen saiatu gara, ordubetez. ….musikaz girotuta…eztabaida…harremana…. beti ere, gure erara!!!! […]

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #169 Estudioan

31 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Berreskuratu dugu egunerokotasuneko plazerretako bat, estudioan, hirurok, kaskoak, lasaitasuna eta konfidantza… Zorionekoak  gu…. Musikaz girotuta… beti ere, gure erara!!!!!

irakurri gehiago →