Txibierroak Uluka

Berriako kideek egindako podcast feministetatik Marta Luxani egindako elkarrizketa ekarri dugu irratsaiora. Bertan aipatzen diren gaiei tiraka aritu gara: afektibitatea, harreman ez-familiarrak, araua apurtzea, zaintzak… Elkarrizketaren soinua ez da bereziki ona eta  haurren eskolen soinu arraroak entzungo dituzue fondoan… Ea hurrengo saioa irratian bertan egiterik dugun! Jarritako musika: Thelma Soares – Yemanjah Ladytron  – Everything […]

irakurri gehiago →

Txibierroak uluka # ortu danak behar dittugu

16 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan pil-pilean egon den gai bat ekarri dugu: autokontsumorako ortuak. Sabri izan dugu gonbidatu moduan gure irratsaio-birtual honetan. Gai ezberdinak izan ditugu tertulian: herri edo hiri-baratze okupatuak, ortu komunitarioak, autosufisientzia, etxeen arkitektura, Bergarako txokoak… Guzti hau hitz egin ostean berri on bat jaso dugu, debekua aldatu du eusko jaurlaritzak eta herri presioari esker norbere […]

irakurri gehiago →

Txibierroak uluka # ondoloin!

25 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Koronabirusak ona den zerbait ekarri badu, gure irratsaioko txibierro guztiak berriz batzea izan da. Azken urteetan, irratsaioak aurrera jarraitu duen arren, duela bi urte inguru ez ginela elkartzen. Ohiko moduan, tertulia-radiofoniko formatuari heldu diogu, oraingoan etxeko zapatiletan. Gorputzeri jeitsi eta bi galderekin bueltaka egon gara; Egonezinez betetako sasoi honetan, zerek kentzen dizu loa? eta zerk […]

irakurri gehiago →

Txibierroak uluka # fikzio radiofonikoak

22 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko honetan, etorkizun ilunari irudimen apur batekin heldu diogu. Beste batzuen istorioak ekarri ditugu, gustura asko egon gara entzuten. Ederra datorkiguna! Azkenaldian geroz eta gehiago entzuten dugun esaldia. Ursula K. Leguin-i entzun genion: Bizitzea tokatu zaigun garai txarretan, era desesperantean benetan behar duguna da: kazetaritza gutxiago eta fikzio eta poesia esanguratsu gehiago. Jarritako musika: Gato […]

irakurri gehiago →

Txibierroak uluka #Grebaren beroketa musikala

24 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urtarrilak 30ean eskubide sozialen kartak eta kolektibo sozial ugarik deitzen duten greba orokorraren beroketa musikal bat egin dogu irratsaio honetan. Aldarri ezberdinak abestiekin lotuz. Hasieran irakurritako testua: http://eskubidesozialenkarta.com/ez-dago-b-planik-u30-greba-orokorra/ Ipinitako musika: MICE – Laino ilunak Territorio doméstico – Me duele to Inoren ero ni – Langile baten galderak liburu baten aurrean – Gente del pueblo – […]

irakurri gehiago →

Txibierroak Uluka #zuk nola entzuten duzu musika?

8 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Asko aldatu dira musika entzuteko moduak. Espazio publikoan, garraioan zein etxean, musika entzuteko moduen inguruan gogoetatzea proposatzen dizuegu saio honen bidez. Eta zuk nola entzuten duzu musika? Posible al da sortzaile eta entzuleen arteko distantzia txikituko duen sistema justuagoa bat? Justuagoa bi aldeentzat? Analogiko-digital, SGAE, spotify, podcast, komunidadea, estimuloak, musika-zerrendak, FM, youtube… Zabaldu belarriak! Ipinitako […]

irakurri gehiago →

Txibierroak uluka #Flamenko errebeldea

9 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Pieza flamenkoen bilduma errebelde bat egin dogu, abesti eta istorioak tartekatuz. Flamenkoa beti izan eta izango da erresistentzia politikoa eta biziraupena kolektibizatzeko lekua. Gitarjoleak, kaleko artibistak eta kante jondoak ekarri ditugu gurera: Lole y Manuel, FLo 6×8, El Cabrero, Antonia Jimenez, Las Migas, Carmen Linares eta Miguel Poveda. Irratsaio serie baten lehenengo atala duzue hau. […]

irakurri gehiago →

TXIBIERROAK ULUKA #artxipielagoak

29 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Irratsaio formatu berrituarekin gatoz. Txibierroak martxan, gogoeta txikiak eta tertulia, betaurreko moreak jantzita. Ikasturteko lehen saio honetan harreman-artxipielagoak izan ditugu hizpide. Afektuak, harremanak, laguntasuna… *saioan aipatzen den Amores aldizkaria: http://descargas.localcambalache.org/revistamadeja4.pdf Musika: Luzmila Carpio – Amaotayku Avelino Sinani Anari – isla Flora y fauna ecosistema de folklore digital argentino diska Kumbia Queers – La isla con […]

irakurri gehiago →

Turtukiña off the record #3 Etxean dantzan

25 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Askotan, etxean bakarrik zaudenean, norberaren ni ezkutua irtetzen zaigu, baita musika entzuten dugunean ere. Zer entzuten duzu zuk etxean? Etxean entzuten duzun musikaren araberakoa zara zu; jaten duzunaren araberakoa bezala. Norbaiten etxera joaten bazara eta ez badauka diskorik. EZ LARRUA JO PERTSONA HORREKIN!!! Norbaiten kotxera joaten bazara, eta 40 principales jarrita badauka, atera zaitez kotxetik. […]

irakurri gehiago →

TURTUKIÑA OFF THE RECORD #2 SUSTRAI ELEKTRIKOAK II

29 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Musika herrikoia ekarri dugu gaurkoan ere, musika herrikoia erritmo elektrikoekin aliñatuta. Musika popularra edo abesti popularrez ari garenean komunitate eta pertsona askoren lurra zapaltzen ari gara. Ate asko zabalduko ditugu eta erritmo ezberdin askorekin dantzatzen saiatuko gara. Arrazoi zaharrak, son berriekin. Valladolid-etik, Malirarte. Munduan barna bidai bat egingo dugu, txapa irratiko txoko goxo honetan jarrita […]

irakurri gehiago →