Biharko ‘Gaur8’: transexualitatea munduan, Ibaola Harriak hilerria eta bullyng prebentziorako tresna

Jaio orduko genitalen arabera ezartzen den genero identitateak ez du sarri norberak sentitzen duenarekin bat egiten. Hori nahikoa ez, eta transexualitatea bera gaizki ikusita eta legez zigortuta dago munduko hainbat tokitan. Gai horretaz eta zenbait kasu konkretuz Jose Angel Oriak egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izagak Gaur8 astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, Villabuena-Eskuernagako Ibaola Harriak hilerri ateoaren berri ere ekarri du. Amaitzeko, Jon Salgadok Maite Garaigordobil EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedradunari egindako elkarrizketa aipatu du. Cyberprogram 2.0 proiektua diseinatu baitu Garaigordobilek eskola jazarpen fisikoa eta birtuala aurreikusi eta saihesteko.

Hurrengo podcasta

Frantziarren aurkako 'segurtasuna', hipokresia homofoboa eta hauteskunde giro epela

ol. Eka 17 , 2016