Hala Bedi irratiko Hizpidea saioan Arrosaren 20 urteez

20 urte pasa dira Arrosako herrian euskal irrati ezberdinetako kideak bildu eta Arrosa Sarea sortzea erabaki zuten. Ordutik ibilbide oparoa izan du sareak, eta hogei irrati baino gehiagok osatzen dute gaur egun. Irrati txiki eta handiak, zahar eta berriak, denak elkartuta euskara eta elkarlana sustatzeko.

Iraitz Gesalaga Arrosako koordinatzaile lanetan dabil, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Berak kontatu dizkigu Arrosa Sarea sortzeko arrazoiak, urte hauetako bilakaera eta egungo egoera. Gaurkoan gainera, Zebrabidea saioaren edizio berezia izango da EHZ jaialditik zuzenean, Zebrabideko kide berri eta zaharrak batuta.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Hurrengo podcasta

Hankak Lurrin - Julio Anguita Elgoibarren

lr. Uzt 3 , 2021