Klask!

1/15 │ Little Richard

19 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Maiatzaren 9an hil zen Little Richard. Rock’n’rollaren Erregearen eta Erreginaren omenez monografikoa ondu dugu. Horretarako Rufo Old Tower Stuff klask!kideak Little Richarden ibilbidea errepasatu du Specialtyrekin grabatutako aro klasikoko pilulatzarren laguntzarekin. Gainera Little Richarden «soul aldiari» tarte berezia eskaini diogu eta, horrela, Vee-Jay, Modern, OKeh eta Repriserekin ateratako single eta iraupen luzekoak izan ditugu hizpide. […]

irakurri gehiago →

1/14 │ Nobedadeak eta «My Boy Lollipop»

12 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan Millie Small omendu dugu. «My Boy Lollipop» izan zuen abestirik ospetsuena maiatzaren 5ean hil zen jamaikar abeslariak. Abestia hizpide hartu eta orijinalaren eta bertsioen inguruan arituko gara Bertsiorijinalak sekzioaren baitan. Baina lehenago, pilula potea ireki eta rhythm&bluesak, bere osotasunean harturik, sortutako azken nobedadeak klaskatuko ditugu. Alde batetik, Daptone zigiluaren «Tomorrow’s Hits Today» ekimenaren […]

irakurri gehiago →

Special edition | Young Jessie

8 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Astelehenean, arazo teknikoak eta gure ergelkeri digitala tarteko, ezin izan genuen Klask!eko saio berri bat emititu. Trukean eta asteburua alaitzeko gogoz, irratsaio galdu horretan emititu behar genuen Nekrofilia sekzioa dakarkizuegu. Izan ere, apirilaren 27an hil zen Young Jessie musikaria, rhythm&blues abeslari eta idazle ziragarria, «Mary Lou» abestitzarraren sortzailea. Abestiz abesti, bere ibilbidea jarraituko dugu; interesagarria […]

irakurri gehiago →

1/13 │ Nobedadeak eta Hamilton Bohannon

28 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetako irratsaioan soul pilula potea irekiko dugu eta pilatu ditugun hainbat nobedaderen inguruan arituko gara: Daptone Recordsen “Tomorrow’s Hits Today” ekimena, Eli “Paperboy Reed”, Mavis Staple, Kelly Finnigan, The Movement… Eta gero, sekzio berri bat estreinatuko dugu: Nekrofilia. Bertan melomanook eta, bereziki, soulzaleok dugun hildako musikariekiko zaletasun arraro horri bidea utziko diogu eta berriki […]

irakurri gehiago →

Aste Santuko opor konfinatuen ostean, Klask!en saio berri bati ekin diogu. Irratsaioaren hasierako atalean, Elaine Brown pantera beltzaren «Seize The Time» iraupen luzekoari erreparatu diogu. Elaine Brownen dohainak baliatuz, 1969. urtean Pantera Beltza Alderdiak aipatutako diskoa atera zuen, zinez disko politikoa. Helburua: komunitate beltzaren iraultza hedatzea. Programaren bigarren zatian, ordea, Rufo «Old Tower Stuff» disko-dendaren […]

irakurri gehiago →

Special edition | Renaldo Domino

14 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Irratsaorik gabeko aste hau arintzeko, Klask!eko 9. saioan (interneten galdutako podcasta…)  Renaldo Domino izugarriaren ibilbidearen inguruan egin genuen errepasoa berreskuratu dugu. 60. eta 70. hamarkadetan arrakasta gutxiko hainbat single argitara atera ondoren, 2007. urtean bere karrera berrartu zuen Renaldo Dominok. Ordutik Estatu Batuetako soul eszenak merezi duen tokia egin dio. No Laggin’ & Draggin’ – […]

irakurri gehiago →

Aspaldiko partez eta gabonen ostean, Klask! bueltan da Hala Bediko uhin kutsakorretan. 8. saio honetan, tradizioari eutsiz, nobedade sorta bat ekarriko dugu. Adibidez, Colemine zigiluak argitaratuko dituen 7″ak: Ben Pirani & The Means of Production, Monophonics (bere hurrengo LParen, «It’s Only Us» aurrerapena). Edo ateratzear dauden diskoak: The James Hunter Six taldearen «Nick of Time» […]

irakurri gehiago →

1/07 │ Soul pilula potea; nobedadeak

3 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Bi asteko isilunea eta gero, golkoa bete nobedade gatoz Klask!eko ume basatiok. Hortaz, 7. saioa honetan, soul eszenako eta gertukoen disko berriak izan ditugu hizpide. Big Crown zigiluak utzitako nobedadeak: Lee Fieldsen “single digital” berria, “Brainstory”, Buck taldearen lehenengo iraupen luzekoa, eta Crown Jewels vol. 1 bilduma. Pama International, The Shoots, Freedonia, Shiny Red Mood […]

irakurri gehiago →

Azaroaren 11an egin dugu Klask! irratsaioren 6. saioa eta, hortaz, soula eta rhythm&bluesa zabaldu dugu Hala Bedi irratiko uhin kutsakorren bidez Gasteiz, Araba eta Euskal Herri osoan zehar. Saioaren lehenengo zatian, betiko lez, potea ireki eta soul eszenaren berriei erreparatu diegu eta oraingoan argitaratu dituzten eta argitaratuko dituzten hainbat disko instrumental izan ditugu hizpide (Charles […]

irakurri gehiago →

Astelehenero bezela, Klask!, soul eta rhythm&blues irratsaioa, Hala Bedi irratiko uhin kutsakorren bidez mundu osoan hedatu da. Saioren lehenengo zatian, betiko moduan, potea ireki eta soul eszenaren berriei erreparatu diegu eta hainbat diskoen argitaratzeak (Trojan Records, Dojo Cuts, Holy Hive, Liam Bailey…) eta Midnight Boogie Weekend festibala izan dugu hizpide. Bigarren atalean, erreportaje txukun bat […]

irakurri gehiago →