portada

Saharako egoeraz, Nayuarekin

4 abendua, 2020 | 0 Komentarioak

Azaroaren 13an ostiralean, Marokoko armadak operazio militar bat egin zuen saharar zibilen aurka, Mendebaldeko Saharako gune desmilitarizatu batean, Mendebaldeko Saharako su-etena urratuz. Oain herria gerran dago. 45 urtez itxaron dute bakean eta askatasunean bizi ahal izateko eta Nazio Batuek agindutako autodeterminazio erreferendum baten bidez etorkizuna erabakitzeko. Eusko Saharaui asanbladako kidea den Nayuarekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Belarri disketxearekin Pantxix Bidart musikariak bere bakarkako lehen lana plazaratu du, “eHe- Errare humanum est” izenekoa. Antxeta irratiko Maia Muruagak berarekin hitz egin du lanaz. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Sorkuntzen plaza bihurtuko daa Galdakao abenduaren 14tik 20ra sormenetik edan, sormena sustatu eta sormen haziak erein nahi dituen Sormene egitasmoaren baitan. Gotzon Barandiaranekin, zuzendari artistikoarekin, hitz egingo dugu egitasmo hau hurbilagotik ezagutzeko. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Bertsolari aldizkariak Makarrizketak izeneko podkast berria abiatu du. Bertsolari bati emango zaio ahotsa atal bakoitzean, bertsolaritzaz eta hamaika aferez hitz egiteko. Lehenengo alea dagoeneko entzungai dago eta Arrosa Sarearen bidez ere entzun daiteke. Hemen lotura: https://www.arrosasarea.eus/2020/11/06/andoni-egana-baina-bertsolaririk-ez/ Beñat Hach Embarekekin hitz egin dugu. Entzun hemen!    

irakurri gehiago →

TARTEKA | Performance eta dantza

4 abendua, 2020 | 0 Komentarioak

Performance, dantzaren edota ekintza artistikoaren artean mugitu gara hilabete honetako arte kolaborazioan., Uxue Ruiz de Arkauterekin. Zein izen eman jakin gabe, gorputza euskarri hartu dugu Euskal Herrian zein bestelako tokitan gorputza, espazioa eta denboraren inguruan lan egin duten artista zein proposamenak uhinetara ekartzeko. Hauexek dira podkastean aipaturiko estekak: https://www.museoreinasofia.es/exposiciones/esther-ferrer http://www.azala.es/es/residenciasartisticas/pagina_1/espaciocreacion_actividades_residencias_artisticas.html http://www.cabellocarceller.info/engl/index.php?/projects/ https://histeriak.org/ https://www.youtube.com/results?search_query=rocio+molina+paris http://antologiadelcanteflamencoheterodoxo.com/  

irakurri gehiago →

Ene baitan bizi da eleberria kaleratu du Maddi Ane Txoperenak. Marie biloba eta Josefina amona dira  protagonista nagusiak. 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak lantzen ditu Maddi Ane Txoperenak […]

irakurri gehiago →

“Gure sektorearen erreaktibazioa nahi dugu”

2 abendua, 2020 | 0 Komentarioak

Alerta gorria mugimenduko kide den Leirerekin hitz egin dugu, izan ere, mugimenduak batzera dei egin dio ekitaldi eta ikuskizunen sektoreari. Gorriz argiztatu dute Bilbao Arena eraikina, sektorea osatzen dutenei bat egitera dei egiteko. Mobilizazioekin jarraituko dute, sektorearen egoera mahaigaineratu eta babesa eskatzeko, besteak beste. Entzun hemen Leirek azaldutakoa:  

irakurri gehiago →

ARGIAko astekarian jasotako hainbat eduki aurreratu dizkigu Axier Lopez kazetariak. Lehen arretaren egoera jasotzen duena, Burgosko prozesuari buruzkoa, eta Amaia Bacigaluperi egindako elkarrizketa.  

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko estudioetara hurbildu gara Irratien tartean Bilbo aldeko azken berriak jasotzeko Ane Zabalaren eskutik. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

LAB sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko duela itundu gabe dagoen zentro kontzertatutetako 0-3 zikloa eta Haurreskolak Partzuergo publikoa ez. Sindikatuko Lorea Igartuarekin hitz egin dugu haurreskolen egoeraz, zahurgarritasun eta baliabide ezaz, eta baita deitutako mobilizazioez ere. Entzun hemen!

irakurri gehiago →