Ithaka Ukatuz

ITHAKA UKATUZ -Txilera goaz

12 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Eztakigu esaten kosta zaion edo kosta zaigun, baina azkenean gela arroxean izan dugu Jon Aizpurua handia! Denbora da elkarrizketa hau ixteko negoziazioak hasi zirela, eta kontratua sinatzeko garaian gure gorabeherak izan baditugu ere, gaurkoan gozatu ederra hartu dugulakoan gaude. Txilera goaz, beraz animatu motxilatxoa egin eta gogoangarria izango den abentura honetan murgiltzera! 

irakurri gehiago →

Monotonia eta errutinarekin hausteko asmotan elkartzen gara hamabostean behin zuekin uhinen bidez, eta gaurko saioak eskema guztiak hautsi dituelakoan gaude… Emakume surflari proiektuan murgilduta dauden Haize Bolinaga, Uxo Olaskoaga eta Ane Erguin izan ditugu gela arroxean azken gabonetan Maroko aldean izandako bizipenen inguruan solasaldi atsegingarri bat izateko intentzioz.

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ -Gabonak Kolonbian

13 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Oriotik datoz gaurkoan gure gonbidatu maiteak, duela gutxi igarotako gabonetako oporraldian egin duten bidaiaren berri ematera. Josu Atorrasagasti, Ekain Zubizarreta eta Ibai Zubizarreta gerturatu dira gela arroxera euren abentura eta kalenturen berri ematera. Gazte oriotar hauek azken urteetan gabon zaharra atzerrian igarotzea ohitura gisa hartu dute eta horren inguruko hainbat bitxikeria izan ditugu hizpide gaurkoan. 

irakurri gehiago →

Hilabete luze baten ostean berriz ere bueltan gara uhinetara. Gabonak direla eta ez direla bada denboratxo bat zuekin ez garela topatzen asteazken berezi hauetan, eta aitortu beharra daukagu irrika biziz gatozela! Gaurkoan Nagore Martinez gerturatu zaigu gela arroxera, eta Sri Lanka eta Maldivas aldera zuzendu gara berarekin.

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Hasierako usteak aldatzen direnean

12 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urte eder honetako azken saioarekin gatoz Ithaka zale maiteok. Eta gaurko programak beste behin ere aho zabalik utzi gaituelakoan gaude, Afrika sakonean barneratu baikara proiektu zoragarri batean murgilduta. Horretarako Axi Agote gerturatu zaigu gela arroxera azken udan Kenian izandako esperientziak gogoratzera. Esan digunez motxila ikasgaiez beterik ekarri zuen, 

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Sandwich man eta bere abenturak

28 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Beste aste batez hemen gara, gaurkoan Pablorekin Londresen 5 urte luzeetan bizi izan zituen esperientzia zirraragarriak partekatzeko asmotan. Gaurko gonbidatua ezagututa ziur gaude hiri ikusgarri honen ikuspegi ezberdin bat ezagutzeko parada izango dugula.

irakurri gehiago →

Mundu osoan zehar hamaika uhinen gainean surf egindakoa da gure gonbidatua. Baina itsaso ertzean gizarte eta kultura ugari bizi dira, eta Ainara Aymat bere bizipen propioei buruz hitz egiteko asmotan etorri da gela arroxera. Gaurko elkarrizketan, bidaiatu aurretik askotan gertatzen den bezala, nora goazen badakigu, baina ez bertan zerrekin aurkituko garen.

irakurri gehiago →

Apa kaixo!! Hemen garela berriz ere bidaia eder bati aurre egiteko prest!! Azken bidaian ez bezala, oraingo honetan berotara gerturatu gara. Beñat Aristi izan da gaur bezalako egun bereziko gonbidatua, gure gaztetxe maiteak 14 urte betetzen ditun egunean hain zuzen ere! Azken udan Mexiko eta Guatemalan zehar galduta ibili zen eta bertako esperientzia gurekin elkarbanatzeko asmotan etorri […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Zarauzko irribarrea bueltan da

17 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo bidaiari maiteok! Gaurkoan aspaldian herritik urrun ibili den lagun baten bisita jaso dugu. Leire Garate bidaiari amorratu bat da eta hori horrela izanik ezin izan zion atzerrian lan egiteko aukerari muzin egin. Denbora dezentez ibili da Europako zenbait txokotan zuzenbidearekin erlazionatutako lanak burutzen, baina urria hastearekin batera etxera itzuli da, momentuz geratzeko asmoarekin, zenbat iraungo ote […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Denboraldiko azkena

20 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Erraz irudika dezakegu Ulises, Ithakara itzulitakoan, Peneloperen musua jaso ondoren, bidaia laburrik ez dagoela esanez. Gure kasuan azaroan hasitako bidaia ez da motza izan, luzea eta zabala esango genuke, baina gaurkoan geldialditxo bat egitea tokatzen zaigu. Udako oporraldiak ate joka ditugu eta tarte batez uhinetatik aldenduko gara. Ziur atseden honen ostean indar, istorio eta abentura pila […]

irakurri gehiago →