Eguzki Irratia

Eguzki Irratia

Frekuentzia: 107.7 Iruñea eta nafarroako beste herri batzuk FM 91.
Eremua: Iruñerria eta beste nafarroako beste herri batzuk.
E-Posta: eguzki@eguzki.eus
Webgunea: www.eguzki.eus
Tfnoa: (0034) 948-203258

Eguzki irratia Iruñeko irrati libre bat da. 1982. urteko abenduaren 15ean hasi zen uhinetan emititzen. Irrati proiektu autogestionario honek, ez du instituzioen diru laguntzarik jasotzen eta ez du iragarkirik onartzen. Diru iturri nagusia eguzkideak dira, irratiko bazkideak. Eguzkideak dira irratia bizirik irautea ahalbidetzen dutenak.

Irratiko programazioari dagokienez, Pasealeku eguneroko magazina da irratiaren ardatz, astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 12etara entzun daitekena. Bestalde, musika estilo desberdinetako irratsaioak daude, informazio internazionala edo borroka sozialak jorratzen dituztenak edo bestelako tematikak dituztenak ere. Programazioa, Arrosa Saretik hartutako irratsaioekin osatzen da.

Internet bidez ere entzun daiteke egun Eguzki irrati librea, www.eguzki.eus helbidean.

streaming-buttonpodcast-button