IRRATIEN TARTEA: Lekarozko Aroztegia eta Urdazubiko Alkerdiko harrobia

Aspaldian aktualitateko gaia izaten ari da Lekarozko Aroztegia proiektuaren inguruan sortu den kalapita. Joan den igandean egindako kontsultan, parte hartu zuten baztandarren %80k esan zion ezetz proiektuari, baina Nafarroako Gobernuko ordezkariek badirudi eurenari eutsi nahi diotela. Galdeketara bitartean egindako lanaz eta hemendik aurrera etor daitekeenaz hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik gurean. Horrez gain, beste proiektu polemiko bati buruzkoak ere ekarri ditu, Nafarroako Gobernuak bertan behera utz baitezake Urdazubiko Alkerdiko harrobia ustiatzeko 2013an emandako baimena.

Hurrengo podcasta

Urretxu-Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [MOHAMA SAZ]

ar. Eka 7 , 2016