urdazubi

Nafarroako Bertsolari Txapelketako Final laurdenei eskeinitako bigarren saioa izanen dugu entzungai.Tuteran, Urdazubin, Iruritan eta Lizarran barna ibiliko gara.

irakurri gehiago →

Nafarroako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako 4 saioetako bertsoak adituko ditugu aste honetako Bertsoinkan.Tuteran, Urdazubin, Iruritan eta Lizarran jokaturiko saioetako bertsoak.

irakurri gehiago →

Aurreko Nafarroako Gobernuak oztopoak jarri zituen arren, Lekarozko hainbat gurasoren esfortzuarengatik urratu egin da herri eskolaren aldeko bidea. Baztango Udaleko ordezkaritza Nafarroako Hezkuntza departamenduko arduradunekin bildu zen egoeraren berri emateko eta ikasturtea herriko eskolan hasteko aukera izango dute Lekarozko haurrek. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik gaurko irratien tartera. Horrez gain, Espainiako […]

irakurri gehiago →

Saharaztan elkarteko kideek 20 neska-mutil saharar hartuko dituzte larunbat honetan Elizondon. Izan ere, lehen urtez, bake lekua antolatu dute Nafarroan. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik gaurko irratien tartera. Horrez gain, Espainiako txirrindulari itzuliaz ere hitz egin du, etapa amaiera eta hasiera gune izango baita Urdazubi irailean. Ikasturte berrira begira jarrita, Bortzirietako […]

irakurri gehiago →

Aspaldian aktualitateko gaia izaten ari da Lekarozko Aroztegia proiektuaren inguruan sortu den kalapita. Joan den igandean egindako kontsultan, parte hartu zuten baztandarren %80k esan zion ezetz proiektuari, baina Nafarroako Gobernuko ordezkariek badirudi eurenari eutsi nahi diotela. Galdeketara bitartean egindako lanaz eta hemendik aurrera etor daitekeenaz hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik gurean. Horrez […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Urriaren 18an ospatuko den Nafarroa Oinez festaren inguruko zenbait kontu; Urdazubiko Alkerdiko harrobiaren harira enpresa baten eta herritarren artean dagoen kalapita; nahiz Beran preso politiko baten heriotzaren urtemugan antolatu dituzten ekintzak aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin: Xorroxin irratian ekaitzak eragindako kalteak; Bertiz partzuergoa; Urdazubiko harrobiaren harirako kalapita; Baztanen enpresa berri bat abian izango dela; Nafarroako Bertsolari Txapelketa; eta inauterietako ekintzak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin: Urdazubiko harrobian uztailetik karga gehiagoko leherketak egiten aritzeak eragindako polemika; Nafarroako Gobernuak inpugnatu duen Baztango Udalaren euskara plana; Euskal nobela beltzaren astearen lehen edizioa eta agenda kontuak nabarmendu ditu.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, Xorroxin irratiko lagunak batu zaizkigu gaurko irratien tartera. Zehazki, Josetxo esataria batu zaigu gaur: abokatuen atxiloketak euren eremuan izan duen eragina; Baztango bertso eskolaren urtemuga; sagardo denboraldiaren hasiera eta beste hainbat kontu jorratu ditugu.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu gaurko irratien tartera: Amaiurko gazteluaren berreskurapenean egindako aurrerapenez; Baztango antolaketa politiko eta administratibo bereziaz; eta Faba errege-erreginen koroatzeaz hitz egin digu, besteak beste.

irakurri gehiago →