Itsaso Galarraga: “Herriari erakutsi nahi diogu gaztetxea nolakoa den, gu bertan gustura gaudela”

Published On 27 apirila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Eguraldi kaskarrarekin, Arrasaten aterpe gutxi dagoela ikusita, herriko guraso talde batek gaztetxea umeen aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria egin zieten bertako kideei. Oniritzia jaso ondoren, Arrasateko Guraso eta Haur Asanblada eratu zuten, eta jada hasi dira ekintzak antolatzen. Ba gune eta dinamika berri horri buruzkoak gurera ekartzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek asanblada horretako kide Itsaso Galarragarekin hitz egin dute.

Comments are closed.