Gaztetxeko kontzertuak

Gaztetxeko kontzertuak (KKinzona Irratia)

Gaztetxeko zuzenekoak: JARS

3 uztaila, 2020 | 0 Komentarioak

Kontzertu gogoangarria, hotza, bixamona eta desolazioa! Errusiatik etorri zen hirukoteak Gaztetxeko bazterrak berotu zituen, kkinzona han zen guztia jaso eta zuri eskaintzeko. (2019-11-18)  

irakurri gehiago →

Gaztetxeko zuzenekoak: SPELTERINI

24 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Nantestik etorri zen laukotea, kontzertu bikaina eskaini zuten. Tamalez lagun gutxi bildu ginen 2019ko urriaren 3.ean, ostegunaz. Zorionez ordea, kkinzona irratiak kontzertuaren audioa jaso zuen eta hemen duzu entzungai. (ARGAZKIA EZ DAGOKIO GAZTETXEAN ESKAINI ZUTEN KONTZERTUARI)

irakurri gehiago →

Gaztetxeko kontzertuak; SAMBA DZANGA

5 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

2019ko ekainaren 22a, larunbata, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean urtemuga eguna, bazkarian ia 100 pertsona bildu eta gero, mahai denak jaso eta han bertan, Gaztetxeko terrazan Samba Dzanga taldeak kontzertu akustiko ederra eskaini zuen han geundenon gozamenerako. Hemen duzue egun hartako audioa, gozaatu!

irakurri gehiago →

Gaztetxeko zuzenekoak: PELAX

25 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Unai Pelaio gaztea izan genuen GazteleKUan, Joseba Irazokirekin eszenatokia konpartituz. Taldearen babesa gabe etorri zen azken orduko arazoak medio. Baina ongi defendatu zuen bere diska bakarka. Zuzeneko oldartsu eta ausarta, gordina bezain indartsua. Bikain Pelax!

irakurri gehiago →

Gaztetxeko zuzenekoak: JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

4 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

2019ko martxoaren 18an Urretxu-Zumarragako Gaztetxean eskaini zuten kontzertuaren AUDIOA. “Zigorra”! Kanta luze bezain bikainaren bideoa eta argazki eder bat!.  

irakurri gehiago →

Arrosa Sarea topaketak 2019-03-23 [ARROTZAK] zuzenean

21 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

ARROSA SAREAren topaketak ospatu ziren Urretxu-Zumarragan 2019ko martxoaren 23an. Aurten momentuz atzeratuak geratu direnak covid 19-arengatik, Oreretan egitekoak zirenak Zintzilik irratiaren egoitzan. 2019 egun hura konpletoa izan zen, ezin hobea, eta aitzakia horrekin izan genuen Arrotzak taldea Gaztetxean. Giro aparta eta kontzertu indartsua. Zuzeneko soinua eta bideo koskor bat gozatzeko, gogoratzeko!  

irakurri gehiago →

KKinzona kontzertuak [MARA] zuzenean Bixamona Fest 10.

7 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Pasa den uztailaren 1ean ospatu genuen Bixamona Fest! jaialdiaren 10.edizioa. Baita ondo ospatu ere. Hasteko Igor Arzuagaren Mara bakarkako proiektua izan genuen oholtza gainean (euria egin zuen eta lurra busti zitzaigun). Gozatu bada Kkinzona irratiak antolatuta jaialdiaren zati eder hontaz!

irakurri gehiago →

Mikel Uraken Urretxuarra dela pentsa dezake batenbatek. Ba ez! Bilbotarra da baina gustoko du Urretxu-Zumarragako eszenatokiak zapaltzea eta pasa den igandean Gaztetxean izan genuen bere diska berria aurkezten. Oraingoan taldearekin gainera, Mikel Urakenen bertsio rockeroa eta astuna eskaintzen. Hona hemen argazki bat eta audioa. On egin!

irakurri gehiago →

Urretxu-Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [ ABEREH ]

13 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Pasa den igandean kontzertu ederra izan genuen Urretxun kokatua dagoen GazteleKUan. Kontzertua Abereh bakarlari Balmasedatarrak ireki zuen, goxo-goxo hartu gintuen bere altzoan. Hemen duzue zuzenekoa entzungai.

irakurri gehiago →

Urretxu-Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [API UIZ]

26 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

API UIZ Bordeleko taldearen kontzertua duzu hemen, 2017 azaroaren 25ean ospatu zen GazteleKUn. Jende asko hurbildu zen Urretxuko urola trenaren geltoki zaharrera eta erritmo azido eta jostariekin ederki gozatu ahal izan genuen. Gozatu zuk guk egin genuen bezala, on egin!

irakurri gehiago →