TERTULIA: #ResistGasteiz, txiolarien atxiloketak eta hauteskunde kanpaina

Ertzaintzak indarrez atxilotu zituen, atzo, Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban Gasteizko Aske Gunean. Herri harresia osatu zutenen aurka gogor jo zuen Poliziak, eta 70 lagun inguru zauritu zituen. Aske Gunearen berotasunak, elkartasunak eta laguntzak babestuta egon ziren hiru gazteak igande eguerdiaz geroztik, eta irudi koloretsu horretan beltza nagusitu zen kasko gorridunek parean osatutako ilaretan. Gertatu zenaz, izan ditzakeen ondorioez, eta aurrera begira egin daitekeenaz hausnartu dugu gaurko tertulian, eta bi lagun batu zaizkigu horretarako: Aitor Abaroa eta Ander Perez.

Hurrengo podcasta

Hauteskunde garaian frackingaren gaiak duen presentziaz, Iñaki Barcena Bilbo Hirian

ar. Mai 19 , 2015