Biharko ‘Gaur8’: Palestinako feminismoa, Emakume Master Cup eta tratu onak sexuan

Palestinan pairatzen duten okupazio egoeran ere badu zeresana borroka feministak. Bertako ekintzaile batzuk Euskal Herrian egon dira egunotan, Palestinako emakumeek beren eskubideak errespetarazteko egiten duten ahalegin nekezaren berri ematen. Jose Angel Oriak Gaur8-rako horretaz idatzitako erreportajea ekarri du Amagoia Mujika astekariko arduradunak gurean egiten duen aurrerapenera. Jon Ormazabal, berriz, Emakume Master Cup esku pilota lehiaketari begira jarri da, igande honetan jokatuko baita finala. Hain justu, parte hartzen ari diren emakumeen bizipenak bildu ditu Ormazabalek astekarira. Amaitzeko, Mujikak berak Harremanitzeko Nerea Sanchori eta Edurne Mendizabali egindako elkarrizketa aurreratu du, parekidetasunak sexualitateari ekarriko lizkiokeen onurez.

Hurrengo podcasta

Nerea Martinez: "Espainian errejimenaren haustura behar da egindako mina erreparatzeko"

ol. Mar 3 , 2017