Bateraren karabanaz, Etxauzia jauregiaz eta Angeluko eskolaz hitz egin digu Gure Irratiko Ihintza Arrietak

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako politika eta gizarte gaien berri ekarri digu. Hasteko, Ipar Euskal Herriko lurraldetasun bateratuaren alde antolatutako Batera plataformaren karabanaz hitz egin digu. Baigorriko herritarrek Etxauzia jauregia eskuratzeko abiatu duten diru bilketa kanpainaren xehetasunak ere azaldu dizkigu. Amaitzeko, Angeluko eskola ixteko arriskuaren aurrean, bertako gurasoen kexak zeintzuk diren nabarmendu du.

Hurrengo podcasta

Aste honetako ARGIA: Nafarroako ingelesezko hezkuntza, sufragista borrokalariak eta Plazida Otaño

az. Mar 2 , 2016