batera

Gasteizko Batera Zaintza Sare Herritarrak hilabete gainditu du lanean hasi zenetik eta horren ibilbidearen nondik norakoak ezagutzeko, sareko kidea den Iñigo Arizekin mintzatu gara. Bateraren sorrera eta egitasmo desberdinak azaltzeaz gain, horien balorazio bat ere egin digu, mota honetako sareen garrantzia azpimarratuz. Hori dela eta, etorkizunean ere horrelako egitasmoak sortzeko beharra egongo dela azaldu digu. […]

irakurri gehiago →

Hala Bediko Aimar Gutierrezek ekarri ditu gaurkoan albiste nabarmenduak. Joan den astean Arrigorriagako enpresa batean izandako lan heriotzaren berri eman digu, baita Gasteizko Santiago ospitalean izandako preso batean heriotzaren berri ere. Albiste gogorretatik harago, bestelakoak ere azaldu dizkigu, esaterako, Batera Zaintza Sare Herritarrak antolatutako danborrada.  

irakurri gehiago →

Covid19aren harira sortutako egoera ezengokorraren aurrean, instituzioek bermatzen ez dituzten zaintza beharrak asetzeko hainbat zaintza sare herritar sortu dira Euskal Herriko txoko askotan. Gasteizko Batera zaintza sare herritarreko Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu, auzolana, komunitatea eta autoantolakuntza bultzatu nahi dituen ekimen honen nondik norakoak ezagutu eta zabaltzeko. Entzun hemen!    

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren aldeko prozesuak lehen langa gainditu du, biztanleriaren erdia ordezkatzen duten herriko etxeek egin baitute elkargo bakarraren alde. Aste honetan bertan gaindi dezake bigarrena: 158 herrietatik 79k gutxienez egitasmoari baiezkoa ematea. Egoera horretan, gaiari lekua egin asmoz, Batera plataformako Nikolas Blainekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako politika eta gizarte gaien berri ekarri digu. Hasteko, Ipar Euskal Herriko lurraldetasun bateratuaren alde antolatutako Batera plataformaren karabanaz hitz egin digu. Baigorriko herritarrek Etxauzia jauregia eskuratzeko abiatu duten diru bilketa kanpainaren xehetasunak ere azaldu dizkigu. Amaitzeko, Angeluko eskola ixteko arriskuaren aurrean, bertako gurasoen […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: Donapauleko libertimenduaz eta Donibane-Lohitzuneko inauterieak; Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren alde Angelun egiten ari diren kanpaldia; BAB eremuan sortu duten ekonomiaren behatokia; Laborantza Saloinaren abiatzea eta Baterak antolatutako mahai ingurua; nahiz hizkuntza protokoloaz egin asmo […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu eta Baxe Nafarroako berri ekarri digu: Euskararen urtaroa-n aurkeztutako dokumentua; Ipar Euskal Herriaren egituraketari buruzko hausnarketa; euskal txerriaren sor markaren ezaugarria; eta astebururako antolatutako kultur eskaintza nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →