IRRATIEN TARTEA: Karrikan plataformaren eta ‘El fin de las cosas’ obraren berri, Antxetatik

Karrikan plataformari buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. 2016an, Gasteizko, Bilboko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udaletxeek, Euskal Elkargoak, Hameka Karrikako Arteen Fabrikak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak Karrikan plataforma sortu zuten. Plataformaren helburua Euskal Herriko kaleko arteen sorkuntza bultzatzea da. Ba proiektu bat babesteko helburuarekin deialdi bat zabaldu zuten eta Eva Guerrerroren El fin de las cosas dantza garaikidean oinarritutako lana hautatu dute. Lehengo astetik Luhusoko Hameka karrikako arteen fabrikan aurkitzen dira lan horretako partaideak sorkuntza egonaldi batean. Bertan izan da Antxeta irratiko Maia Muruaga eta protagonisten hitzak bildu ditu irratien tarterako.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Eskoziako independentismoa, ebaluazio jardunaldiak eta Garoñaren irekiera

ol. Mar 10 , 2017