ihintza arrieta

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan Emmanuel Macron gailendu eta gobernua osatzen ari den honetan, ate joka datoz hauteskunde legislatiboak ere. Horren harira, hainbat alderdi hasi dira hautagaiak aurkezten eta horren berri ekarri du Gure Irratiako Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Bakearen artisauek datorren abenduaren 16rako Parisen antolatu asmo duten mobilizazioa ere aipatu du. Amaitzeko, Biga […]

irakurri gehiago →

Igande honetan egingo dute Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Giro berezik gatazkatsuan murgilduta dago Frantzia azken aldian, horren erakusle dira maiatzaren leheneko mobilizazioetan Parisen sortutako istiluak. Horri begira jarri gaitu Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean eta aipatu dizkigu Ipar Euskal Herriari eragiten dioten gai gehiago ere.

irakurri gehiago →

Frantziako presidentetzarako hauteskundeen kanpaina dela eta, Fronte Nazionala alderdi eskuindarrak ekitaldia egin zuen atzo Baionako Lauga aretoan. Marion Marenchal Le Pen alderdiko diputatua izan zen bertan, eta 200 lagun inguru elkartu ziren mitinean. Kanpoaldean, ordea, dozenaka eragile politikok, sozialek eta sindikalek protesta zaratatsua egin zuten. Jarri gara mobilizazio horri eta beste hainbat gairi begira gaurko […]

irakurri gehiago →

Lakuako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak Baionan sinatu dute gaur 2017-2022 epealdirako hitzarmen-marko berria. Akordio horren bidez, bi erakundeen arteko lankidetzan sakondu nahi dute, euskararen ezagutza, erabilera edota presentzia sustatzeko. Hitzarmenak jasotzen dituen oinarriez harago, konpromiso horren adierazle gisa, Lakuako Gobernuak diru-ekarpena egingo du euskararen aldeko eragile pribatuen lana babesteko. Ba akordio izenpetze horri eta […]

irakurri gehiago →

Euskal monetari buruzko informazioa eskainiko duen EuskoKarabana martxoaren 9an abiatu zen Aldudetik eta ibilbidea martxoaren 19an Baionan egingo duten Eusko Egunean bukatuko du. Gai hori ekarri du Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Izturitzeko harpeetan ospatzen ari diren hartzaren urteko hainbat ekintza aurreratu ditu. Amaitzeko, asteburuan Miarritzen egingo den bakegintzaren aldeko […]

irakurri gehiago →

Irailean hitz eman genizuen hilean behin Arrosa irrati sareko irratiak ezagutzeko tartetxoa irekiko genuela Zebrabidean. Gainera, irratietako lagunen arteko elkarrizketen bidez egingo genuela hori. Gogoan izango duzue Antxetako Aitziber Zapirainek Arraioko Marleni egin zion elkarrizketa; edo Arraioko Inesek Atariako Iñigo Terradillosi egindako telefono txantxa. Eta oroitzen al zarete Atariakoek Bilbo Hiriako Ane Zabalari Tolosaldeaz egin […]

irakurri gehiago →

Euskal Elkargoko Batzorde Eragilearen lehenengo bilkura egin zuten atzo Baionan lehendakariorde eta kontseilari ordezkariek. Eskumenak eta ardurak zehaztu zituzten bertan, eta zentro-eskuineko kideak dira nagusi. Nabarmenduen artean, Beñat Arrabit izango dela hizkuntza politikaren buru. Albiste horri eta beste eta beste zenbait konturi begira jarri gara g irratien tartean, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidente hautatu berriak Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria hartu du gaur, Baionan, Euskal Elkargoaren egoitzan. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria ere joan dira Urkullurekin. Bilkurak eman duenaren berri ekarri du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, EAJren Frantziako […]

irakurri gehiago →

Hotza, izotza, euria, elurra… eguraldia albiste izaten ari da azken asteotan gurean, besteak beste, zirrara eragin digute Belgradon muturreko tenperaturei aurre egiten diharduten errefuxiatuen irudiek. Baina geurean ere badira hotzari aurre egiteko aterpe beharrean daudenak, eta horiei babesa emateko neurriez eta beste hainbat gaiz aritu gara gaukro irratien tartean, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Hainbat hilabetez aktibitatea etenda izan ondoren, Ipar Euskal Herriko Planning Familial egitura berriz martxan jarriko dute aurki, Baionan egoitza berria lortu baitute elkarteko kideek. Ba hori eta beste hainbat gai gurean jorratzeko Gure Irratiko esatari Ihintza Arrieta batu zaigu. Horrez gain, giza eskubideen nazioarteko egunerako Etxerat elkarteak egindako elkarretaratze deia ere nabarmendu du. Kultura arlotik, […]

irakurri gehiago →