lurraldetasun

Etzi beteko da hilabete Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen Euskal Elkargoko lehendakaria hautatu zutenetik. Jean-Rene Etxegarai izendatu zuten postu horretarako, eta geroztik elkargoak izango dituen eskumenak eta ardurak ere zehaztu dituzte. Ba gai hori ekarri dugu gaurko ekonomia eta gizarte gaien atalera eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu horretaz. Euskal […]

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren aldeko prozesuak lehen langa gainditu du, biztanleriaren erdia ordezkatzen duten herriko etxeek egin baitute elkargo bakarraren alde. Aste honetan bertan gaindi dezake bigarrena: 158 herrietatik 79k gutxienez egitasmoari baiezkoa ematea. Egoera horretan, gaiari lekua egin asmoz, Batera plataformako Nikolas Blainekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako politika eta gizarte gaien berri ekarri digu. Hasteko, Ipar Euskal Herriko lurraldetasun bateratuaren alde antolatutako Batera plataformaren karabanaz hitz egin digu. Baigorriko herritarrek Etxauzia jauregia eskuratzeko abiatu duten diru bilketa kanpainaren xehetasunak ere azaldu dizkigu. Amaitzeko, Angeluko eskola ixteko arriskuaren aurrean, bertako gurasoen […]

irakurri gehiago →