hizkuntza

Euskararen aldeko aldarrikapen eta festarako gunea bilakatuko dute Baiona bihar. Han egingo baitute, EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatzen duen Euskaraz Bizi Eguna. Zazpigarren aldiz antolatuko dute festa, eta Lapurdin egingo duten lehengoa izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, euskaraz bizi nahi duen herri bat erakutsi nahi dute egun horri esker, eta, horretarako, Baiona bilakatuko dute herri […]

irakurri gehiago →

Euskal estatuan berdin edo hobeto biziko liratekeela uste dute %57 herritarrek. Etorkizun politikoa erabakitzeko galdeketa egitearen alde daude euskal herritarren bi heren, eta %40,7 leudeke estatu propioaren alde. Emaitzak horiek eta gehiago utzi ditu Ipar Hegoa Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak eginiko ikerketak: Euskal estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta […]

irakurri gehiago →

Herri ekimeneko hedabideen Hekimen elkarteak batzar nagusia egin zuen, iragan martxoaren 4an. Bertan adierazi zuten Lakuako Gobernuak hedabideentzako diru-laguntzak emateko moduarekin ez daudela ados: urte bakarrerako baino, urte gehiagorako ematearekin ados agertu arren, diru-laguntzak 2012tik izoztuta daudela salatu zuten. Era berean, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin egindako bileretan proposatutako irizpideak ez kontuan hartu ez izana ere salatu […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: Donapauleko libertimenduaz eta Donibane-Lohitzuneko inauterieak; Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren alde Angelun egiten ari diren kanpaldia; BAB eremuan sortu duten ekonomiaren behatokia; Laborantza Saloinaren abiatzea eta Baterak antolatutako mahai ingurua; nahiz hizkuntza protokoloaz egin asmo […]

irakurri gehiago →

Nafarroako Gobernuaren lan eskaintza publikoak kezka sakona sortu du nafar herritar eta politikari askorengan. Hala iritzi dio Patxi Zabaletak gaurko Berria egunkarirako idatzi duen zutabean. Batetik, aspaldian egin beharrekoak eta premia premiazkoak zirelako; bestetik, Madrilgo zentralismoaren esku hartzea gero eta tinkoagoa eta lotsagabeagoa bilakatu delako; eta azkenik eta agian batez ere, gobernu berriaren ahuleziak agerian […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, Argia astekariko berriak ekarri ditugu gurera, gaurkoan, Larrun hilabetekarian zer landu duten aurreratu dugu Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariarekin. Hasteko, Lander Arbelaitzek ETA erakundearen jardun armatuaren amaieraz Imanol Murua Uriari eginiko elkarrizketa nabarmendu digu, hark idatzitako Ekarri armak liburuaren harira. Mikel Ozaitak euskararen bueltako gatazkez egin duen lana Ainara Azpiazu Axpi-k komiki batera nola […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin: batetik, Kolonbiako Nasa herri indigenan jatorrizko hizkuntza berreskuratzeko egiten ari diren lana, eta euskalgintzak horretan izan dezakeen eragina. Bestetik, Suitzako hauteskundeetan gailendu den alderdi xenofoboa eta Suitzako kultura politikoa. Amaitzeko, familia loturan eta ikasteko metodo japoniarrean oinarritutako Dardary musika egitasmoa.

irakurri gehiago →

Gero eta zabalduago dago euskararen aurrerabidean geldialdi zantzuak nabarmenak direla. Ziklo bat bukatzen ari dela, beste fase bat hastera doala, eta etorkizuneko estrategiak ez daudela argi. Eztabaidarako dokumentu bat aurkeztu dute euskararen arloko hamar lagun ezagunek, bertan, azken hamarkadetako ibilbidearen azterketa kritikoa egin dute, “etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin”, eta horretaz aritu gara gaurko tertulian […]

irakurri gehiago →

Josu Labaka, Azpeitian Euskara, Kultura, Zerbitzu Orokorrak eta Parte-Hartzea sailetako zinegotzi den EH Bilduko ordezkaria izango baita Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakaria datozen lau urteetan. Hala erabaki zuten larunbatean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean egindako batzar nagusian, aho batez. Ba lau urteotarako dituen asmoez hitz egin dugu Labakarekin berarekin.

irakurri gehiago →

“Euskarak ez gaitu euskaldun egiten, baginak emakume egiten ez gaituen bezala. Subalternitateak egiten gaitu euskaldun, batetik, eta emakume, bestetik”. Horrela hasten zen joan den ekainaren 10ean Jule Goikoetxeak Berriarako idatzi zuen Euskaldun egiten gaituena artikulua. Horrez gain, gabezia ere ikusten du: ez omen dugulako gure populazioa izendatzeko kontzepturik. Gaia delikatua, konplikatua, edo eztabaidarako baliatua, behintzat, […]

irakurri gehiago →