hizkuntza

Bilbo aldera erreparatu dugu gaurko saioaren amaiera aldera. Joan den astean, tertulia batean landu genuenez, Lutxo Egia idazleak hilabetez gaztelania alboratuta Bilbon bizitzea erabaki du. Ba erabakia hartu zuenetik hamaika egun igarota, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek hitz egin du Egiarekin.

irakurri gehiago →

Lutxo Egia idazle eta performerrak 31 egunez gaztelaniaz hitz egin gabe bizitzea erabaki du gaztelania nagusi den Bilbon. Euskaraz baino ez da arituko, eta ingelesez ere bai ezinbestekoa denean. Ez da salaketa politiko bat izango, bai, ordea, oinarri politikoa duen esperimentu artistikoa. Beraz, eragin politikoa ere izango du, ikusgarritasun handia har dezakeelako. Horretaz aritu gara […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Frantziako presidenteak hizkuntza gutxituen legeaz esan duela Europako karta berresteko beharrezkoak egingo dituela; bihar Parisen egingo den bake konferentzia; eta Baionako ospitaleko langileen greba.

irakurri gehiago →

Hauteskunde kanpainaren barruan, eta Donostiako hurrengo udalbatzara begira, Bagera elkarteak lehian diren alderdi politiko guztiak batu nahi izan zituen Koldo Mitxelena Kulturguneko mahai-inguruan. Abiapuntu gisa galdera bakarra jarri zieten: “Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?”. Miren Albistur PP-ko alkategaia ez zen mahairatu, baietza eman zuen arren, agenda arazoak […]

irakurri gehiago →

Bagera euskalzaleen elkarteak antolatuta, Donostiako hautagaiekin mahaingurua egin zen atzo Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan izan ziren Plaz! hautagaitza feministako Josebe Iturrioz, Irabazi Donostia koalizioko Sabin Zubiri, EAJko Miren Azkarate, PSEko Duñike Agirrezabalaga eta EH Bilduko Juan Karlos Izagirre. Galdera bakarra izan zuten guztiek: Zein da zuen hizkuntza politika? Eta emandako erantzunekin erreportajea osatu du Ane […]

irakurri gehiago →

“Kalera joango gara, botako gaituzte, agur gure bizitza laboralari eta gure urteotako, hamarkadetako esperientziari, eta datozela berriak, ados, baina ulertuko duzue tematzen baldin bagara azken momentura arte geure burua defendatzen, batez ere ‘ez euskaldun’ bezalako gezurren aurrean”. Hitz horiek Zuzeu.eus-etik ekarri ditugu, EiTBn lanpostua izan eta euskara maila gorena eskatu zaiela eta gaitasun profesionalik ez […]

irakurri gehiago →

Joan den asteazkenean aurkeztu zuten Donostiako Miramar Jauregian EkoLinguA solas-jokoa, 2012tik 2014ra bitartean hainbat erakundek elkarlanean garatu duten DiKomA proiektuaren emaitza. Soziolinguistikako Clusterra eta Eusko Ikaskuntza izan dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, eta honako erakundeak izan dituzte bidelagun: Elhuyar, EHU; Bermeo, Errenteria, Oñati eta Zumaiako udalerriak, HUHEZI, Topagunea, UEMA eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Jolasaren eta dituen […]

irakurri gehiago →
no image

Aurtengo Xarnegu Egunaren berri, Euskal Irratiei esker

27 apirila, 2015 | 0 Komentarioak

Irratien tartea zabaldu eta Euskal Irratiek aurtengo Xarnegu Egunaz egindako solasaldia ekarri dugu gurera. 2005az geroztik, festa egitarau anitzaren bidez, landa ingurunean kulturen eta hizkuntzen nahasketa sustatzen ahalegintzen dira; eta belaunaldien arteko loturak garatu nahi dituen jaialdia da Xarnegu Eguna deiturikoa.

irakurri gehiago →

140tik gora kultur eragile eta kirolari ezagunek eskatu diote EITBko zuzendaritzari euskaldunek izan dezatela ETB2n euskaraz hitz egiteko aukera eta hautu horrek ez dezala izan ondorio kaltegarririk. Dinamikara atxiki direnetako batzuen esanak bildu ditugu gaurko eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Historia eta hizkuntza kontuei heldu diegu gaurko Zebrabideko elkarrizketan. Joan den astean jakin genuen lapurtera klasikoan idatzitako lehen lana aurkitu dutela Danimarkako Errege Bibliotekan. Doctrina Christiana da liburuaren izena eta Esteve Materrak argitaratu zuen 1617an. Azti Bihia elkarteko kideek egin dute aurkikuntza, eta elkarte horretako Urtzi Reguerorekin hitz egin dugu guk.

irakurri gehiago →