Iker Iraola: “Arreta merezi du tarteko taldeak, Euskal Estatuaren alde edo aurka ez dagoenak”

Euskal estatuan berdin edo hobeto biziko liratekeela uste dute %57 herritarrek. Etorkizun politikoa erabakitzeko galdeketa egitearen alde daude euskal herritarren bi heren, eta %40,7 leudeke estatu propioaren alde. Emaitzak horiek eta gehiago utzi ditu Ipar Hegoa Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak eginiko ikerketak: Euskal estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa, izen hori du asteazkenean Bilbon aurkeztu zuten lanak. Zertzeladak jasotze aldera, azterketan parte hartu duenetako bat, Iker Iraola gonbidatu dugu gurera.

Hurrengo podcasta

Julen Etxegarai: "Gizartearekin kritikoak gara, eta halako taldeak oholtzaratzeko ahalegina egin dugu"

ol. Mar 18 , 2016