“Urteetako zapakuntzak euskara galarazi du kalean, ia oharkabean”

Euskararen aldeko aldarrikapen eta festarako gunea bilakatuko dute Baiona bihar. Han egingo baitute, EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatzen duen Euskaraz Bizi Eguna. Zazpigarren aldiz antolatuko dute festa, eta Lapurdin egingo duten lehengoa izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, euskaraz bizi nahi duen herri bat erakutsi nahi dute egun horri esker, eta, horretarako, Baiona bilakatuko dute herri horren erakusleiho. Gainera, Azken urteotan EHEko hiru talde sortu dituzte Lapurdin: Senperen, Urruñan eta Baionan, eta horiei bultzada emateko erabaki dute aurten Baionan antolatzea festa. Egitarauaren inguruko xehetasunak jasotze aldera, Radiokulturako lagunek bi antolatzaileri egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.

Hurrengo podcasta

'Lili eta biok' eta 'Beti oporretan' liburuak ekarri dizkigu 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak

ol. Api 15 , 2016