hizkuntza

Irisgarritasuna gehitzen al diete ikus-entzunezkoetan balia daitezkeen azpidatziek hizkuntza gutxituei? Nolako ohitura dugu jatorrizko hizkuntzan kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko edukiak azpidatziekin ikusteko? Edo nolako joera dute hedabideek euren zuzeneko emankizunetan azpidatziez baliatzeko? Hainbat eta hainbat dira azpidatzien bueltan egin daitezkeen galderak, eta horietako zenbaiti erreparatzeko aukera baliatu dugu gaurko komunikazioaren tartean, Marijo Deograciasekin.

irakurri gehiago →

Alderdi eskuindarrek Frantzian egindako hauteskunde primarioen bueltakoak nabarmendu ditu Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Garapen kontseiluaren bilakaeraz aurkeztu berri duten txostena aipatu du. Baita Jagon jardunaldietan elkargo berria sortzen denerako zehaztu beharreko hizkuntza politikaz egindako adierazpena ere. Hizkuntza politikarekin lotuta, frantses parlamentuan gaur aurkeztuko den hizkuntza lege berriari buruzkoak ekarri […]

irakurri gehiago →

Txerra Rodriguezek Argiako blogean jaso duenez, Agurainen ibili dira 75 ordu euskaraz eta Berriako kazetariak nabarmendu duena izan da dinamika jai girorik gabekoa izango dela. Ospakizunik gabe, normaltasunez ekingo ziotela Agurainen 75 orduko ahalduntze saio bati. Rodriguezi atentzioa eman dio hori nabarmentzeak, eta zenbait galdera planteatu ere egin ditu: euskalgintzak jai-giroari ez ote dion garrantzia […]

irakurri gehiago →

Garabidek eta HUHEZIk elkarlanean antolatzen duten Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu ikastaroan parte hartzera etorrita, hemezortzi ordezkari indigena daude Euskal Herrian asteotan. Euskararen esperientzia ezagutu eta euren herrietako hizkuntza proiektuen berri emango dute, eta badaramatzate zenbait aste horretan. Lur hartu orduko, Bergarako Demasa Kilometroak festan parte hartu zuten, eta Durangoko Azokak ateak itxi bitartean, Euskal Herrian […]

irakurri gehiago →

BBC Alba telebista kateari buruzkoak ekarri ditugu gaurko komunikazioaren tartera. Osoki Eskoziako gaeleraz emititzen duen Eskoziako telebista katea da hori, bere jabea BBC telebista enpresa da eta Alba hitzak Eskoziako gaeleraz Eskozia esan nahi du. Ba horren inguruko albiste bati tiraka, hizkuntza gutxituetako telebista kateez hausnartzeko, Gorka Salces batu zaigu gaur.

irakurri gehiago →

Donostia 2016 Kultura Hiriburutzak eta euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Donostiako protokoloa sutatu dute. Horretaz Onintza Iruretak eginiko erreportajea aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak aste honetako Argia-tik. Horrez gain, Xabier Letonak Nafarroako hondakinen planaz idatzitakoa eta Iker Barandiaranek Rebeca Laneri egindako elkarrizketa ere aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Argia astekariaren azalera ekarritako gaiari erreparatu diogu, hasteko, Estitxu Eizagirre zuzendariarekin egin dugun aurrerapenean. Carme Junyenti Miel Angel Elustondok egindako elkarrizketa da lehen planoan jarri dutena, hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da Junyent, baita hizkuntza gutxituen aldeko borrokalaria ere. Eta hizkuntza gutxituen heriotzaz hitzaldia eskaini zuen, duela zenbait egun, Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko Hitz adina […]

irakurri gehiago →

Bilboko Euskal museoan, Gure Hizkuntza Gure Oholtza jardunaldiak egin ziren, Bilboeszenak eta Bilboko udaleko kultura sailak antolatua. Antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta. Bertan antzerki munduko sortzaileak , aktoreak, idazleak, zuzendariak, irakasleak eta ikasleak elkartu ziren, baita euskalgintza, bertsolaritza eta itzulpengintzan aritutakoak.  Mintzaira eta teatroaren arteko korapiloak milaka dira, eta hortaz beste hainbeste jorratzeko gaiak, bideak […]

irakurri gehiago →

Sei hilabeteren buruan, errepikatu egingo dira Espainiako gorteetarako hauteskundeak. Ekainaren 26an, Hego Euskal Herriko biztanleok ere botoa ematera deituak izango gara, eta datorren astean sartuko gara hauteskunde kanpaina betean. Hargatik, aproposa iruditu zaigu gaurko elkarrizketa hizkuntzaren, alderdi politikoen nahiz kanpainen bueltan kokatzea. Horretarako, doktoretza tesian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alderdi politiko nagusien azken hauteskunde programez […]

irakurri gehiago →

Gaur bertan, urteko txostenaren aurkezpena egin dute hizkuntza eskubideen Behatokiko ordezkariek Baionan. Euskal Herriari dagokion aurkezpen orokorra orain egun batzuk egin genuen Iruñean, eta gaurkoan, Ipar Euskal Herriari dagokion edukiaren eta azterketaren berri eman dute. Aurkezpen bateko zein besteko edukiei begira jarri gara eta Garbiñe Petriati batu da gure mikrofonoetara.

irakurri gehiago →