Aste honetako ARGIA: ETAren amaiera, euskararen aurkako kosmopaletoak eta Kalostraren itxiera

Asteazkenero bezalaxe, Argia astekariko berriak ekarri ditugu gurera, gaurkoan, Larrun hilabetekarian zer landu duten aurreratu dugu Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariarekin. Hasteko, Lander Arbelaitzek ETA erakundearen jardun armatuaren amaieraz Imanol Murua Uriari eginiko elkarrizketa nabarmendu digu, hark idatzitako Ekarri armak liburuaren harira. Mikel Ozaitak euskararen bueltako gatazkez egin duen lana Ainara Azpiazu Axpi-k komiki batera nola ekarri duen ere azaldu digu. Amaitzeko, Kepa Matxainek Xabier Gantzarainekin izandako solasaldia aipatu digu, orain gutxi itxitako Kalostra sormen gunearen ingurukoa.

Hurrengo podcasta

Aiert Iriarte: "Ahotsak hurbiltasuna transmititzen du, hori da irratiaren abantaila idatziarekiko"

az. Ots 10 , 2016