BILBO HIRIA IRRATIA

PIPERPOLIS: “Esnatu naiz” kabareta

28 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Andoni Mutiloak estreinatu berri du “Esnatu naiz” kabareta. Antzerkia, dantza eta musika uztartuz, hainbat gaien ingurua hausnartzeko aukera ematen digun antzezlana dugu. Obra lehengo aldiz Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdian estreinatu zuen . Orain, berriz, lanaren bertsio luzea landu du. Ikuskizun honetako protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da. kabaret honetan artistaren atzean ezkutatzen den pertsona ezagutzea lortuko dugu: Pello. […]

irakurri gehiago →

Digitalizazio prozesuaz hitz egiten du berak, kontu bizia delako, guztiongan eragiten du eta gugan dago prozesu horretan eragitea. Azken urteotan hor du arreta jarria, besteak beste, feminismotik digitalizazio prozesu horretako kapitalismoari aurre egin nahian. Ordenagailuen parekako loturen sare dezentralizatutik, zerbitzari erraldoiz beetetako etxaldeetatiko “hodeira” pasa omen gara azken hamabost urteetan, eta horrek botere handia uzten, […]

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: ROSKILAK ETA TXOKOLATEA

24 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Hodei poz pozik heldu da irratira errezeta berri batekin. Txarto ateratzen bada, amamak konponbide bat topatu du….txokolatearekin nahastu!  

irakurri gehiago →

Perfekzioa maite ez dugunez, gaur ere POTTO egin dugu. Arabara joan gara eta 2020ko Arabako Kuadrilla Arteko txapelketaren finala eskaini dugu uhinetan zehar (aukeraketa diktatorialean). Manex Agirre elkarrizketatu dugu prosa bideratuan, txapelketaren garaile izan zen IZENBAKUEK taldeko partaidea, eta Kuadrilla arteko finalaren bertso-aukeraketa ekarri. Azkenburukoa, zelan ez, opari: Olatz Sanchez Barakaldoko euskaltzaleak aurkeztutako kanta. Biba […]

irakurri gehiago →

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Aselen bista izan dugu gaurko saioan. Bi protagonista ditu eleberriak. Batetik, Edu, marxista eta Buenos Airesko ‘La Hoz’ egunkari fikzioan lan egiten duena. Bestetik Matxin dugu, anarkista eta desagertuta dagoena. Eduren bitartez ezagutuko dugu Matxin. Buenos Aires hirian kokatu du eleberria, eta bere hitzetan […]

irakurri gehiago →

SAREAN ZEHAR: 302. edizioa

19 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Edizio honetan ekarriko ditugu Apple eta Google aurkeztu dituzten gailu eta funtzionalitate berriak. Bestalde, 5Garen zabalkuntza birpasatuko dugu, Euskaltel eta Movistarren eskuz. Twitch euskaraz laster egotea espero dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: BILBOKO AUZOAK

17 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Gaur Bilboko auzoei buruz hitz egin dugu. Badakizue zenbat dauden? guztiak ezagutzen dituzue? Jolastu gurekin ea zenbat asmatzen dituzuen!

irakurri gehiago →

Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The Pilgrim (Chapter 33), Kris Kristophersonek […]

irakurri gehiago →

Badira urte batzuk Hasier Oleagak, Itsaso Etxebestek, Juantxo Zeberiok, Beñat Barandiaranek eta Elene Arandiak Tenpora taldea sortu zutela, ordutik kantu eder batzuk utzi dizkigute, eta oraingoan ere 7 kantu osatutako disko berria osatu dute, “Berriro asma nazazu”.  Kantu berriak entzun ditugu Juantxo Zeberiorekin batera. Atzerapenak atzerapen pozik agertu da hirugarren lan honekin, maiatzean ateratzekoa bazen […]

irakurri gehiago →

Konfinamendutik ihesi, egin POTTO! 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko, Euskal Herriaren luze zabalean, prosan egon gara: Bizkaiko bertsozale elkartearen txapelketaren atzeratzea, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaren kronika , Nafarroako txapelketaren atzeratzea + Bardoak ekimenaren finalaren aurkezpena (zapatu honetan, Lizarran) eta Xiberu-Lapurdi-Baxenabarreko XILABAren txapelketa. Gehiago nahi? Deskonfinatutako Xabier Silveira + Unai Iturriaga, aukeraketa diktatorialean, Lesakan Biba el berso!

irakurri gehiago →