Sergio Iribarren: “Alderdi arteko gatazka saihestu nahiak hezkuntza komunitatekoa areagotzen du”

Nafarroako Gobernuaren lan eskaintza publikoak kezka sakona sortu du nafar herritar eta politikari askorengan. Hala iritzi dio Patxi Zabaletak gaurko Berria egunkarirako idatzi duen zutabean. Batetik, aspaldian egin beharrekoak eta premia premiazkoak zirelako; bestetik, Madrilgo zentralismoaren esku hartzea gero eta tinkoagoa eta lotsagabeagoa bilakatu delako; eta azkenik eta agian batez ere, gobernu berriaren ahuleziak agerian utzi dituelako. Hezkuntzako ahotsak gurera ekarri asmoz, Sortzeneko Sergio Iribarren gonbidatu dugu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Alela Dianen, Destroyer-en eta Sleater Kinneyren indie doinuak ekarri dizkigu Beñardo Goietxek

og. Ots 11 , 2016