KKINZONA IRRATIA

1215. Katea – Beltza

19 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Iluntasunera egingo dugu jauzi gaurkoan. Azken urteotan beltza birdefinitzen aritu diren hainbat taldez aritu gara eta beraien zurrunbiloari irentsi gaitzan utzi diogu ordu betez. Gonbidatuta zaudete zuek ere. Entzun ditugunak Numen, Aluk Todolo, Deafheaven, Oranssi Pazuzu, Altarage eta Sunn O))) izan dira.

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Urteko lehena

13 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Presoen aferari heldu diogu. Nazioartean Gaur: Iran – EEUU arteko egoera beroari errepasoa. Gaurko Eguneaz: Altxamendu Espartakistaren 101. urteurrena. Sare Sozialetan Egur: Winston beste telebista batek fitxatu du.  

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Nizuri Tazuneri II

2 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Fermuki eta erkin amaitu genuen urtea Nizuri Tazuneriren erritmora mingainak dantzatuz. Aurreko irratsaioan, Trap Hip Hop talde donostiarraren Zazpi (Taupaka, 2018) diskako lehen zazpi abestiak entzun, irakurri eta aztertu genituen. Eskura duzun irratsaio honetan aldiz, hurrengo zazpi abestiak: 8.- Ardura. 9.- Sumindura. 10.- Sosegu. 11.- Inbidia. 12.- Enpatia. 13.- Harrokeri. 14.- Umiltasun. Fite izanen duzue […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – 2019 urteari errepasoa

2 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urteroko legez, atzera begiratu eta 2019ak emandakoak aletzeari ekin diogu KKinZona irratian. Hauetxek dira nazioartean argitaratu diren disketatik gehien interesatu zaizkigunak. Entzun!

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (98) – gbtx19 final handia

18 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urteko azken bertso gilda! Bertso korronteari jarraika, txapelketa ere zaletasuna baita, kantu ta kontuak hamaika, Ilunbeko finala eta gaita. Baga, gbtx19-ko final handiari goitik beherako errepasoa eman diogu. Bertso eder askoak entzun eta gure iruzkinekin lardaxkatuz. Biga, pena galanta txapeldunarekin ezin izan dugulako hitz egin. Higa, gipuzkoar zentrismotik ihesi egingo ote dugu? Laga, urtarrilean itzuliko […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (97) – Oiartzun eta Tolosa gbtx19

10 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Errima saltaka eta doinu antxintxika bertsoaren tranpaldoan lurreratu gara antxoa hegalariak. Gipuzkoar zentrismoan murgilduta Oiartzun eta Tolosako finalaurrekoetan murgildu gara aste honetan. Elorsoro eta Usabaleko bertsoaldi onenak entzunez arratsalde ederra pasa dugu KKinZonako arrainontzian. Espero zuek ere gozaatzea! Maleruski, finaleko protagonista batekin ezin izan dugu solastu. Ea hurrengo astean posible dugun. On egin!

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Ahoztar Zelaietari elkarrizketa

9 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Ahoztar Zelaieta elkarrizketatu dugu. Bere azken liburuaren harira. El narco-oasis vasco. Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política. Datorren astelehenean, Abenduak 16, Urretxuko Kultur Etxean egongo da liburu aurkezten. Gaur Egur-ek eta KKinZonak antolatuta. Nazioartean Gaur: Errusia eta Txinaren arteko gas hodi berria. The power of Siberia. Gaurko Egunez: Bhopal-eko hondamendia gogoratu dugu. […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Mare Mostrum

2 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur: Ertzaintzak Brasilen jaso duen instrukzioari buruz hitz egin dugu. Nazioartean Gaur: Meditarraneoan bizi den egoera larria hitz egin degu. Gaurko Egunez: Cortes eta Moctezuma ezagutu zirenekoaz aritu gara. Sare Sozialetan Egur: Zein da EHko politikari “berdeena”? Erantzun hemen. Winstonek bi erreportai ekarri dizkigu.  

irakurri gehiago →

1215. katea – Musikazuzenean

1 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurkoan euskal musikaren osasunaren alde ezinbesteko lana ergiten duen Musikazuzenean egitasmoari buruz ariko gara. Horretarako, aurtengo Durangoko azokan izango dituzten disko batzuk aipatu eta entzungo ditugu eta Koldo Otamendirekin ere hitz egingo dugu, proiektuaren nondik-norakoak hobeki ezagutzeko. Gozatu!

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Nizuri Tazuneri

29 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Garki bezain sutsuki, linboan denboraldi bat igaro ostean. Nizuri Tazuneri trap talde berritzailea izan da protagonista HITZEN LIHOAn. Zazpi (Taupaka, 2018) diska kontzeptualaren lehen zazpi abestiak entzun, irakurri eta aztertu ditugu. Hauxe zerrenda: 1.- Lizunkeri. 2.- Begirune. 3.- Sabelkeri. 4.- Neurritasun. 5.- Zuhurkeri. 6.- Eskuzabaltasun. 7.- Nagitasun. Hurrengo saioan diskako 8. abestitik 14. abestira. KKinZona […]

irakurri gehiago →