Hitzen lihoa iruten

KKinzona Irratia

HITZEN LIHOA – Nizuri Tazuneri II

2 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Fermuki eta erkin amaitu genuen urtea Nizuri Tazuneriren erritmora mingainak dantzatuz. Aurreko irratsaioan, Trap Hip Hop talde donostiarraren Zazpi (Taupaka, 2018) diskako lehen zazpi abestiak entzun, irakurri eta aztertu genituen. Eskura duzun irratsaio honetan aldiz, hurrengo zazpi abestiak: 8.- Ardura. 9.- Sumindura. 10.- Sosegu. 11.- Inbidia. 12.- Enpatia. 13.- Harrokeri. 14.- Umiltasun. Fite izanen duzue […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Nizuri Tazuneri

29 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Garki bezain sutsuki, linboan denboraldi bat igaro ostean. Nizuri Tazuneri trap talde berritzailea izan da protagonista HITZEN LIHOAn. Zazpi (Taupaka, 2018) diska kontzeptualaren lehen zazpi abestiak entzun, irakurri eta aztertu ditugu. Hauxe zerrenda: 1.- Lizunkeri. 2.- Begirune. 3.- Sabelkeri. 4.- Neurritasun. 5.- Zuhurkeri. 6.- Eskuzabaltasun. 7.- Nagitasun. Hurrengo saioan diskako 8. abestitik 14. abestira. KKinZona […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Iñigo Muguruza

1 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Musika eta hitzen batuketak txoratzen gaitu HITZEN LIHOA kideak. Aste honetan Iñigo Muguruzaren errepertorio zabalean murgildu gara. Musikari irundarrak hainbat talde bikainetan parte hartu zuen. Aukeraketa zehatz bat egin ostean, hainbat kantu-letra irakurri, aztertu eta entzun ditugu. Hauxe osatu dugun zerrenda: 1.- Bizitza zein laburra den – Negu Gorriak (Ustelkeria, 1996). 2.- Sagarroiak – Sagarroi (Haikuak, […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – nahasieraren hasiera

11 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hitzen ibilaldian, denboraldi berri bati eman diogu hasiera. Denbora luzez isilik egon eta gero, gure mingainak deslotu dira. Hauxe musika letren jardun ireki eta zabala. Etenik gabeko korapiloa gehiago estutuko ote dugu ba? Irakurri, entzun, aztertu, lardaxkatu… Bada, hauxe irratiurte berri honetan osatu dugun HITZEN LIHOA-ko lehen zerrenda: Sarrera: Klak!son – Maggot brain. Kontrabandoz, 2018. https://klakson.bandcamp.com/ […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Isuo ta Kezman

4 uztaila, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo musikaxale! Hauxe izan da denboraldi honetako azken HITZEN LIHOA. Beti bezala, saiatu gara korapiloak deslotzen eta lotzen, denon artean hitz eta ideia berriak eraikitzen jarraitzeko. Irratiurteari aio esateko bi gonbidatu berezi izan ditugu KKinZonako estudioan. Isuo ta Kezman artista handiak izan dira protagonista azken liho amaigabe honetan. Beraien, Bihar akaso (Mukuru, 2018) azken diska […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Pecozza United

20 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo letraxale! HITZEN LIHOA irratsaio berri bat entzungai entzule. KKinZonako mikroen bueltan, azken saio hau Pecozza United talde irundarrari buruz izan da. 2016ko Eszeptizismoaren poltronatik diskako abesti-letra guztiak entzun-irakurri-aztertu (lardaxkatu) ditugu. Tartean, abesti batean aipagai den beste abesti bat. Hauxe zerrenda: 1.- Egin irribarre. 2.- Baxoia euskaraz. 3.- Larrepetit. 4.- Bologna ez da plana. 5.- […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – enpatia aski/o da

24 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo irratilari! Aspaldiko partez elkartu gara KKinZonako estudioan HITZEN LIHOA berri bat egiteko. Bi lianteok, bina abesti-letra ekartzeko zina egin genuen eta hauxe duzue osatu dugun zerrenda: 1.- LOPE. Lope de Agirre, 2018. Oñati. – Oteiza eta erregeari eskutitza. 2.- Solo pero en control. Fiachras. Hiltzera goaz, 2010. 3.- Zurrumurru, zurrumurru. 100 % Oion. Oiongo […]

irakurri gehiago →

Kaixo entzule! Azken HITZEN LIHOA irratsaioan aurreko saioari eman diogu jarraipena. Joseba Irazoki eta lagunak taldearen Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskako falta zitzaizkigun azken lau abesti-letrak entzun-irakurri-aztertu ditugu. Hauexek, hain zuzen ere: Salbatzaileak. Hitzak: Beñardo Goietxe. Enpate batekin aski. Hitzak: Edu Zelaieta. Zigorra. Hitzak: Xabier Gantzarain. Ikus-entzun altxor bikain hau: https://www.youtube.com/watch?time_continue=5&v=V-TwwDM42Go Dantzarik zailena… zaldi dantza. […]

irakurri gehiago →

Kaixo letrazale! Aspaldiko partez elkartu gara bi lihante KKinZonako estudioan, hizki sopa musikatu berri bat ontzeko. HITZEN LIHOA berri hau Joseba Irazoki eta lagunaken azken diskari buruz izan da. Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskako abesti-letrak izan ditugu entzungai eta aztergai. Hauxe osatu dugun zerrenda: 1.- Lucio eta Durruti (Joseba Irazoki). 2.- Zu al zara? […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIHOA – Jousilouli Urzerekin

28 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo belarri! Aste honetako HITZEN LIHOA irratsaioa, Jousilouli talde paregabe bezain zirtolariari buruzkoa izan da. KKinZonako musika letren interpretazio zentroan, Urzelai jaunaren laguntza estimagarria izan dugu eta hitzei buruz jarduteaz gain, luze eta zabal aritu gara Lezoko talde eklektiko honi buruz. Esker mila hire prestutasunagatik Urze! Hauexek irakurri, aztertu eta entzun ditugun abestihitzak: 1.- Bonus […]

irakurri gehiago →