KKINZONA IRRATIA

GAUR EGUR – Bidesariak

26 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur atalean gure herritik ateratzeko ordaindu beharko dugun bidesari berriari buruz aritu gara. Nazioartean Gaur-en Perura bidaiatu dugu. Gaurko Egunez atalean 1980ko Hernanira bidaiatu dugu eta Sare Sozialetan Egurra banatu dugu Euskaraldiaren harira.

irakurri gehiago →

Heriotzaren ondoren zer? Hori da Koxmoxen kezka handia, eta horixe izan dugu mintzagai.

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Gerra Saharan

17 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur atalean preso sozialei buruz jardun dugu, Zaballako espetxean 5 preso hil dira 2020an, Euskal Herrian 10 preso hil dira aurten. Nazioartean Gaur atalean Saharara jo dugu, bertan azken hamarkadako gatazka larritu delako. Saharako zatia bakarrik entzuteko klikatu hemen. Gaurko Egunez atalean historiara pasa den urretxuar bat ekarri dugu gogora. Gaspar de Jauregi. Sare […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Biden, sagardotegi biden

10 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Bertan Gaur atalean Fadi Hassan, Euskal Herrian bizi den palestinar sionista eta VOXeko kideari buruz aritu gara Argia aldizkariko Lander Arbelaitzek egindako ikerketa lana oinarritzat hartuz. Nazioartea Gaur-en AEBtako hauteskundeetaz aritu gara. Joe Bidenen kargu hartzea ez ote den Sagardotegi baten izango. Gaurko Egunez atalean Albaniaren independentzia urteurrena baliatuz bere historiari errepaso bat egin diogu. […]

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Galizar independentismoa

3 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

· Bertan Gaur atalean Euskal Preso Politikoen inguruko azken berriak errepasatu ditugu, Iñaki Bilbaoren gose eta egarri greba, Frederic Haranbururen baldintzapeko askatasuna… · Nazioartean Gaurren berriz, Galiziar independentisten aurkako epaiketaz aritu gara eta galiziar abertzaletasunaren historia errepasatu dugu. · Gaurko Egunez atalean Trafalgarko guduaz aritu gara. Baita bertan ibilitako euskaldun ohoretsuez ere. · Sare Sozialetan […]

irakurri gehiago →

BOTERE GUZTIA BIRIBILGUNEEI 04: Azaleko edo sakon

27 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Koxmoxen izena, dantza, azalekoa, sakona, poza eta tristura.

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Nagorno Karabakh

20 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Denboraldiko bigarren irratsaio honetan, gai desberdinak jorratu ditugu: Eitb-ren zuzendaritza aldaketa, Nagorno Karabakh-en berpiztu den gerra, Pasoliniren bizitzaren errepasoa eta Kolonbiako Nariño departamentura bisita.

irakurri gehiago →

GAUR EGUR – Espainiaren Eguna

13 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Urriaren 12an egin dugu denboraldiko lehen irratsaioa. Zer ospatu ez badaukagu ere zer hausnartu badugulako. Bertan ditugun Guardia Zibil, Polizia Nazioanal eta militarrei buruz hitz egin dugu. Espainiar Estatutik kanpo egun honek zer suposatzen duen ikertu eta Espainiar inperioaren iraganaz hitz egin dugu. Madrileko desfilea albo batera utzi gabe. Ongi etorri denboraldi berrira entzule maite!

irakurri gehiago →

Pentsatu, ez sinistu – Lurzoru finko baten alde

11 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Zientzia pilulen bosgarren eta azken alea da honakoa. Orain arte esanak laburbildu eta askatasunaren zentzu kolektibo baten aldeko aldarria egin dugu, arrazoian oinarrituko dena. QAnon bezalako konspirazioez ere jardun dugu, ultraeskuin garaikidearen moldeak aztertuz. Hauxe izan da gure txertoaren azken dosia, eraginkorra izango ahal da! Ez ahaztu: utikan pentsamendu magikoa! Astronomo gehiago eta astrologo gutxiago!

irakurri gehiago →

Munak, barrunpeak, Losantos, tripakiak, Osborne, kuadrilak eta abar.

irakurri gehiago →