1215.Katea

1215. Katea – Hiria

24 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Hiria aitzakiatzat hartuta osatu dugu gaurko kantu bilduma. Kontzeptuak berak iradoki dezakeenetik tiraka hasi gara, gero hiri konkretuei eskainitako kantuak bildu eta megalopolis erraldoien ezaugarriei soinua jartzen amaitzeko. Ea gustoko duzuen Gaurko menua: Naked City, Shabazz Palaces, King Krule, Reyjkjavik 606, Gil Scott-Heron, Makaya McCraven, Billy Bao, Sleater-Kinney, Biznaga, Itoiz, Modest Mouse eta Rafa Rueda

irakurri gehiago →

1215. Katea – Beltza

19 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Iluntasunera egingo dugu jauzi gaurkoan. Azken urteotan beltza birdefinitzen aritu diren hainbat taldez aritu gara eta beraien zurrunbiloari irentsi gaitzan utzi diogu ordu betez. Gonbidatuta zaudete zuek ere. Entzun ditugunak Numen, Aluk Todolo, Deafheaven, Oranssi Pazuzu, Altarage eta Sunn O))) izan dira.

irakurri gehiago →

1215. Katea – 2019 urteari errepasoa

2 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urteroko legez, atzera begiratu eta 2019ak emandakoak aletzeari ekin diogu KKinZona irratian. Hauetxek dira nazioartean argitaratu diren disketatik gehien interesatu zaizkigunak. Entzun!

irakurri gehiago →

1215. katea – Musikazuzenean

1 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurkoan euskal musikaren osasunaren alde ezinbesteko lana ergiten duen Musikazuzenean egitasmoari buruz ariko gara. Horretarako, aurtengo Durangoko azokan izango dituzten disko batzuk aipatu eta entzungo ditugu eta Koldo Otamendirekin ere hitz egingo dugu, proiektuaren nondik-norakoak hobeki ezagutzeko. Gozatu!

irakurri gehiago →

1215. Katea – Goxotasun pixka bat

17 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Berotasun pixka bat eskaini nahi dizuegu gaurkoan. Etxeko goxotasunean entzuteko kantuak dira hauek edo, alderantziz, edonon su txiki bat pizteko ere baliagarri izan ahal zaizkizuenak. Nigeria, Brasil, Jamaika, Estatu Batuak, Ingalaterra eta Euskal Herrian bilatu ditugun perlak dira hauek, espero dugu gozatuko dituzuela.

irakurri gehiago →

KKinZona irratiaren programazio aurkezpena

7 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Datorren ostegunean ikasturte honetako programazioaren aurkezpen jaia ospatuko dute KKinZonakoek Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Horretarako, mokadutxoa eskainiko dute debalde eta Jars talde errusiarra eta Delient azpeitiarrak arituko dira oholtza gainean. Animatu!

irakurri gehiago →

1215. katea – Herri Musika 2.0

3 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Zer da herri musika mundu globalizatuan? Ez da galderra erraza, baina erantzunaren bila aritzea gauza ederra da. Saio honek ez du zalantza argitzeko balioko agian, baina hainbat elementu eta musika interesgarri mahai gainean ezartzen bai saiatu garela. Iran, Egipto, Algeria, Euskal Herria, Mexiko, Hego Korea eta Irlandara egin dugu bisita, bakoitzetik lagin bat hartu eta […]

irakurri gehiago →

Musika garaikidearen bilakaera ezin uler liteke 90. hamarkadan WARP zigilu ingelesak egindako lana aztertu gabe. Dantzalekuko elektronika bezatu, bihurritu eta eraldatu zuten, emaitza ezin anitzagoak eskainiz. Gaurkoan hamarkada horretan zehar argitaratutako lanik esanguratsuenak entzungo ditugu: LFO, Nightmares on Wax, B12, Autechre, Squarepusher, Boards of Canada, Stereolab, Aphex Twin…

irakurri gehiago →

1215. Katea – Berri Txarrak

8 iraila, 2019 | 0 Komentarioak

Musikazaleak gara, eta euskaldunak. Ondorioz, Berri Txarraken ibilbidearekin gurutzatu izan gara geure bizitzako momentu askotan, ezinbestean. Orain, uztera doazen honetan, beraien ibilbideari errepaso zintzo bat egiten saiatu gara lau lagun. Badakigu beste haimaika ikuspegi ezberdin egon litezkeela, honakoxea geure omenalditxoa besterik ez da. Euskal musikan ez baitago azken hamarkadetan halako markarik utzi duen beste talderik. […]

irakurri gehiago →

1215. Katea – Arrainontzian

25 abuztua, 2019 | 0 Komentarioak

Abuztua da, badakigu. Baina tira, irratia geldi ikusteak ez-dakit-zer arraro bat sortzen digu eta ezin geldirik egon, badakizue. Aspaldian egin nahi genuen saioa da honakoa, In The Fishtank proiektuari eskainitakoa. Izen horren pean hainbat talde interesgarriri 48 orduz estudio baten ateak zabaltzen zizkien Konkurrent zigilu holandarrak eta bertan ekoitzitakoa argitaratzen zuten gero. Edozer zela ere. […]

irakurri gehiago →