Antxoen Bertsoa

Antxoen Bertsoa

ANTXOEN BERTSOA (115) – Bertso topaketa

30 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Denboraldiari agur esateko bat bateko saioa osatu dugu KKinZonako arrainontzian. Saio magikoa lagunez inguratuta. Edarra izan da. Eskerrik asko aixkideok. glu glu glu glu

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (114) – Xalbador

23 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Hurrup eta klik, bersotan hasiera hasieratik. Baga, bertsonaiak kantuen. Biga, Jon Maia Gaur Egurren. Higa, Xalbador bertsulari handiaren 100. jaiotza urteurrenean, bere bizitzaren errepaso xumea. Laga, Mikel Pinillos kantari Lizarratik. Eskerrik asko Mikel! Boga, hurrengo asteko Antxoen Bertsoa Topaketa izan dugu hizpide! Sari bikainak izanen dira. Animatu eta parte hartu! Sega segi bertsotan! glu glu […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (113) – Segi bertsotan!

16 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Tirriki-tarraka ANTXOEN BERTSOA denboraldi amaierara gerturatzen ari da. Hasteko, bi bertsonai kantuan. Jarraian, Puntaren Punttan bertso kate ospetsuan Ander Aranburu kantuan Lizarratik. Esker anitz Ander! Amasa-Villabonan ospatu zen bertso jaialdian murgildu gara eta bertso bikainak entzun ditugu. On egin! glu glu glu glu…

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (112) – Kamioika bertso

9 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Bi bertsonai KKinZonako uhinak astintzen. Baga, pare bat kopla propio. Biga, Puntaren Punttanen Aimar Goenaga kantuan Eibartik. Beajomdeikela Aimar! Higa, Antzuolako bertso saio ibiltaria. Laga, Etxetikan Korroska, Gabiriko bertso saioa, bertsolari.eus… Boga, glu glu glu…

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (111) – Bat parrandan ibili…

4 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Bertsoa ez da bertso txalorik gabe. Txalo pin txalo: jan, bertsoa ta lo. Baga, enegarrenez bertsotan hasi dugu saioa. Biga, Puntaren Punttan atal ziztagarria gaurkoan Lekeitiotik. Bertan bizi den Iñigo Altuna elgoibartarra aritu da kantuan. Esker mila parte hartzeagatik Iñigo! eta nor izanen da hurrengo katebegia??? Higa, Etxetikan Korroska, Astigarraga-Villabonako saioa, Izpegiko ekitaldia… Laga, ANTXOEN […]

irakurri gehiago →

ANTXOEN BERTSOA (110) – bi kate

26 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Kantua plazera da. Arimarentzat goxoki bat. Gaurko bertso gildan bertso kateak izan ditugu ardatz: Puntaren Punttan eta Etxetikan Korroska. Puntaren Punttan atal propioan Iñaki Bengoetxea aritu da kantuan. Lazkao Txikiren doinuan bertsoa ederki josi du. Eskerrik asko Iñaki! Eta hurrengo saioan… Etxetikan Korroska, Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolaren kateko makina bertso bikain entzun ditugu. Ekimenaren sustatzaileetako batekin […]

irakurri gehiago →

Bertsoz bertso ANTXOEN BERTSOAko menua osatu dugu gaurkoan ere. Puntaren Punttan atalean Iñaki Laskurain izan dugu kantuan. Oiongo bertso eskolako Txandriotarrak izan dira orain arte protagonista puntu erantzunaren atal paregabe honetan. Arabar Errioxako lurretatik barrena, oraingoan Iñakik Debatik abestu du bertsoa. Beajondeikela Lasku! Nor izango ote da 7. katebegia? Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolak Etxetikan Korroska ekimena […]

irakurri gehiago →

Gaur ere ibilaldi oparoa egin dugu bertsoaren bidetxurretatik. Geldialdiak txoko hauetan: Baga, KKinZonako estudioan bi antxoa kantari. Biga, Puntaren Punttan atal kitzikagarrian Beñat Otamendi aritu da kantuan. Esker anitz Beñat! kateak jarraipena izanen du. Higa, Abadiño-Villabonako saioa. www.bertsoa.eus ataritik arrantzatua. Laga, Etxetikan Korroska Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren bertso katea. Boga, Mixel Etxekoparren bertsoak entzun ditugu. glu […]

irakurri gehiago →

Aspaldiko partez bertsoaren xendara itzuli gara! KKinZonako bertso plaza gure bertso batzuekin berrabiarazi dugu. Jarraian, Puntaren Punttan sail kitzikagarrian Iker Olabarrieta izan da protagonista eta bertso eder askoa kantatzeaz gain solasean aritu gara. Bejondaiala Iker! eta hurrengoa nor ote? Online egiten diren saioetako bat izan dugu ardatz eta bertso pila bat entzun ditugu. Glu glu […]

irakurri gehiago →

Mainontzi doinuan kantari hasi dugu irratsaioa. Puntaren Punttan atalean telefonoarekin genituen arazoak konponduta, Orlando Arreitunandia aritu zaigu kantuan eta solasteko tartea ere izan dugu. Kateari jarraipena eman dio eta hurrengo saioan beste protagonista bat izango dugu. Esker anitz Orlando! Jarraian, aurtengo Martxoan Bertsoari buruz aritu gara eta aurreko edizioetako bertso batzuk entzun ditugu. X. Erniarraitz […]

irakurri gehiago →