Gogodromoa

kkinzona Irratia

Urtarrilera arte, kamuts

12 abendua, 2016 | 0 Komentarioak

Gogodromoa irrati saioa ez da urtarrilera arte hasiko. Saio bat egin genuen arren, aste hauetan gertatutako arazo pertsonal batzuen ondorioz, ez gaude saioa egiteko oso animoso. Hori horrela, deskantsu tarte bat hartuko dugu, eta berriro ere saio bat egiteko moduan aurkitzen garenean, itzuliko gara indar biziz, gure 10. urtemugan. Eskerrik asko guztioi eta zaindu!

irakurri gehiago →

Gogodromoa: Heriotza

28 azaroa, 2016 | 0 Komentarioak

Gogodromoa bueltan da. Kosta zaigu hastea, baina gure 10. denboaldiari indar biziz ekin diogu, kide berriekin gainera. Gaurkoan, heriotzaren gaia aukeratu dugu, guk, indibiduo garen aldetik, mmunduan dugun papera; heriotzaren onarpena, eta norbere buruaz beste egiteko ideiak. Mokordomo emankor eta ariketa proposamen batzuekin amaitu dugu saioa.

irakurri gehiago →

Gogodromoa: Marx

2 maiatza, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan, aurtengo denboraldia amaitu dugula eta, irratsaio zahar bat ekarriko dizuegu honerat. Irratsaioa 2013koa da, eta Marxen inguruan hitz egiteko baliatu genuen zita hura.

irakurri gehiago →

Gogodromoa. Herri handi, infernu handi.

25 apirila, 2016 | 0 Komentarioak

Denboraldiko azken irratsaioa izan dugu gaurkoa. Herri txikien eta handien arteko ohitura eta egunerokoak alderatu ditugu, herri txiki batetik ez hain txiki batera bizitzera joan dien Metzmak Handiaren laguntzaz. Hemendik aurrera, eta ikasturtea amaitu bitartean, pasatako denboraldietako saio zukutsuenak eskainiko ditugu, eta bederatzi urtetan lehendabizikoz, ikasturte berria prestatzeari ekingo diogu, hala, aurten hasitako bidetik, irratsaioak […]

irakurri gehiago →

Gogodromoa: Sexualitatea

18 apirila, 2016 | 0 Komentarioak

Gaur, denboraldiko azkenaurreko irratsaioan, Bob Harris gonbidatu dugu, sexualitateaz hitz egiteko. Saio bikaina eta interesatea, gonbidatua bezala.

irakurri gehiago →

Gogodromoa: Turismoa

4 apirila, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Turismoaren gaia hartu degu ardatz, eta tertulia goxoan egon gara.

irakurri gehiago →

GOGODROMOA. Nere leihotik ikusten dut

28 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan, gure etxeetako leihotik ikusten denaz aritu gara, hain da eta, ariketa polita, leihotik begira egotea.

irakurri gehiago →
no image

Gogodromoa: euskal nortasuna

21 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan euskal nortasuna eta herri identitatea izan ditugu ardatz, baina saioa grabatzea ahaztu zaigu, eta ezingo dizuegu eskaini.

irakurri gehiago →

Pentsatzeko musika: burmuin luzapena

14 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Astelehen guztiak ez dira hitz egitekoak, batzuk pentsatzekoak dira soilik, eta gaur horretarako tartea eskaini nahi izan degu, abesti sorta polit batekin: – Art Blakey and the messengers: I remember clifford – Mikel Laboa – Baztan – Bob Marley, Sun is shining Smoke out remix – Diego el Cigala eta Andres Calamaro: Los hermanos – […]

irakurri gehiago →

Eliza, pederastia eta etorkizuna

7 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Elizaren inguruan aritu gara gaur, pederastia kasuez, eta elizaren etorkizunaz.

irakurri gehiago →