Sokaren Itzala

Sokaren Itzala #34: Arkonte zaharrak

23 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

“Alde, arkonte zahar! Ez daukazu borondaterik! Utikan, gargola doilor! Nor zara zu? Nor ez, zer?” Halakoak dira Morganen gauak, eta kontakizun intimoa egin digu gaurkoan. Naturaz gaindiko bizipenak, amets astralak, menperatzaile trazako gizagaindiko izaki ustelen bisita dohakabeak… garbi geratu da Morganen arkonte-harrapari bizimodua ez dela erraza. Hainbat aholku praktiko eman dizkigu gauetako ustekabeei aurre egiteko. […]

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #33: Morganek darau

8 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Aspaldiko partez Sokaren Itzala bueltan da. Gaurko gaiarekin sorpresa gutxi: iepa-kaixo aspaldiko, zemouz gabiltza eta Morgan zer diozu munduaren egoera negargarriari buruz. Halaxe aritu gara, harrokeria handirik gabe, bakoitza bere urrezko kaiolatik. “Lasai egon zaitezte” da orain gure lema errebeldea. Ondo izan, entzule! SOKAREN ITZALA Tasio Sudupe eta Morgan Illarramendi KKINZONA IRRATIA Barrenkale 11 1/2, […]

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #32: Samunakiren bisita

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gonbidatu berezi baten bisita izan dugu gure saio konspiranoikoan: “Samunaki Rektilineo” bezala aurkezten digu bere burua. Gure irratsaioa duela hilabete ezagutu, saio guztiak entzun eta autogonbidapen bitartez iritsi da irratira. Ezagutu ezazu gurekin! (inoiz baino saio Illarramendistagoa izan da, batekin nahikoa ez eta… Sudupismoarentzat kolpe gogorra. Herriak ez du barkatuko, mendekua agindu du Sudupe zaharrak)

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #31: MOBa, kontuz!

18 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Laugarren denboraldiko lehen saioan kontu ugari: Hatsune Miku, Pastafarismoa, OHEen kontua, 51 eremua, eta batez ere, MOBa, kontuz!   SOKAREN ITZALA Tasio Sudupe eta Morgan Illarramendi KKINZONA IRRATIA Barrenkale 11 1/2, Urretxu-Zumarraga.

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #30: Erraldoiak

27 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Lur planetan bizi diren erraldoiak nor diren, non bizi diren eta zer egiten duten argitzen saiatu da Morgan oraingoan. Kapxi astronomo bakartiak eta beste zenbait lagunek ere hartu dute hitza. SOKAREN ITZALA Tasio Sudupe eta Morgan Illarramendi KKINZONA IRRATIA Barrenkale 11 1/2, Urretxu

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #29: Zer dago lur azpian?

5 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Lur azpia hizpide: gure planeta ttiki eta borobilaren barrenean zer dagoen kontatu nahi izan digu Illarramendi doktoreak. Beti bezela, ezkutatu dizkiguten kontu ilun asko. Zure ustez posible da, edo Morganen buruan gertatzen da guztia? SOKAREN ITZALA Tasio Sudupe eta Morgan Illarramendi KKINZONA IRRATIA Barrenkale 11 1/2, Urretxu

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #28: Gerra deklarazioa

8 apirila, 2019 | 0 Komentarioak

Nork: Tasio Sudupek eta Morgan Illarramendik Kkinzona Irratiaren izenean. Nori: Hankak Lurrin irratsaioari bereziki eta Kontrako Eztarrixe Irratiari orokorrean. Zer: Gerra deklarazio zehatz, irmo eta loteslea.

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #27: Teloia?

7 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Krisi bortitza izan dugu, irratsaioaren existentzia bera zalantzan jarri duena: Teloi bat, eta Morgan eta Tasio alde banatan gotortuta. Morganek bere jardun nahasiarekin Tasio engainatu du berriro ere.

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #26: Abdukziogintza

4 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Abdukzioak hizpide hogeita seigarren itzalaren soka mardulean. Bizipen lazgarria izan liteke abdukzioa, baina gozagarria ere bai. Gaur gauean zu izan zintezke.   SOKAREN ITZALA Tasio Sudupe eta Morgan Illarramendi KKINZONA IRRATIA Barrenkale 11 1/2, Urretxu

irakurri gehiago →

Sokaren Itzala #25: Eguzkiaren semea

17 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Eguzkiaren semea da Morgan Illarramendi, eta gaurko saioan jakin dugu nola hitz egingo luken espaiñolez ariko balitz. Espainiako erregearen semea litzateke, izarren zaindaria eta anaia, eguzkira bueltatu eta lur planeta suntsitzeko prest legoke. Begi!

irakurri gehiago →