IRRATIEN TARTEA: asteburuan salatutako bortxaketaren berri ekarri dugu Atariatik

Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean, Tolosan, eta eraso sexista baten albistea hedatu zen atzo. Adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Tolosako Gazte Asanbladak egindako agerraldiaren berri ere ekarri du, irtebete igaro baita aanbladako kideek Limousin etxea okupatu eta ertzainek hustu zutenetik, eta lanean jarraitzen dutela azaltzeko prentsaurrekoa egin baitzuten larunbatean. Amaitzeko, Tolosaldeko hainbat lagunek Manu Azkarate euskal preso politikoa askatzeko eskatuz babestu duten manifestua aipatu du.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': abortu eskubide unibertsala, Lilatoiaren ordutegia eta emakume palestinarrak

al. Ots 20 , 2017