‘Time’-ren irizpideari tiraka, 2016ko argazki ikusgarrienak ekarri ditu Irantzu Pastorrek

Fotokazetaritza sormen bisualaren pasio gehieneko arloetako bat da. Historia eraikitzeko baliagarri diren gertaera esanguratsuak kontatzeko eta gordetzeko balio du, gainera. Komunikabideek eta komunikazio agentziek argazkilari profesionalak bidaltzen dituzte une esanguratsuen irudiak ehizatzera kalera, eta ikusgarritasunari zein hedapenari esker geure oroimenean iltzatuta geratzen dira. Urtarrilaren erdialdera heltzen ari garen arren, iazko urtearen argazki errepasoa egiteko aprobetxatu dugu gaurko sormenaren tartea eta Irantzu Pastor argazkilariarekin hitz egin du Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk. Time aldizkariak hautatutako hamar irudiez aritzeaz gain, euren kuttunak ere proposatu dituzte.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-01-12 - Freedonia - Aurora and the Betrayers - The Rolling Stones part.1

og. Urt 12 , 2017