indarkeria

Gizonak eta indarkeria izan ditugu hizpide gaurko kolaborazioan. Izatezkoa ala ikasia da? Kasu isolatuak ala egiturazkoa? Gaixotasuna ala politikoa? Galdera hauen inguruan hausnartu dugu Iñaki Kasaresekin.  

irakurri gehiago →

Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean, Tolosan, eta eraso sexista baten albistea hedatu zen atzo. Adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Tolosako Gazte Asanbladak egindako agerraldiaren […]

irakurri gehiago →

Tratu onak, genero estereotipoak, biktima eta erasotzaile etiketak, kalearekiko beldurrak eta bikote harremanetako kontrol arriskutsuak. Sarri aipatzen diren gaiak dira horiek guztiak, saihesteko prebentzioan egin beharreko lanaz ere jakitun gara, baina ikasi duguna transmititzeko joera ere badugu. Horri guztiari hezkidetzatik nola hel dakiokeen hausnartzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta transmititu egiten du hori, amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, adibidez. Mutilak, ordea, lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Onintza Iruretak indarkeria matxistaren prebentziorako gazteekin egin beharreko lanketaz egindako erreportajea aiaptu du Estitxu Eizagirrek Argia aurreratzerakoan. Horrez gain, Reyes Ilintxetak […]

irakurri gehiago →

Kazetarien aurka jaurtitako hitzak eta Mexikori aurre egiteko eraiki asmo duen harresia izan dira aste honetan Donald Trumpen jarduna ezaugarritu dutenak. Joan den astean zin egin zuen AEBetako presidente kargua eta zer esana ematen ari da orain ere. Hara begira egoteko dugun ohiturari heldu dio Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, indarkeria matxistaren atzean […]

irakurri gehiago →

Haserre eta nazkatuta, hala daudela adierazi dute Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxan parte hartzen duten kolektibo feministetako kideek. Azken egunotan emakumeen aurka egindako eraso larriak salatu dituzte goizean Bilbon egindako agerraldian, baita zenbait hedabidek albisteei emandako trataera ere. Gai hori eta beste zenbait ekarri ditugu gaurko irratien tartera, Bizkaira begira jarri garelako, eta Bilbo Hiria […]

irakurri gehiago →

Genero markadun estereotiporik gabe, garapen pertsonal askeak bultzatzea batetik; indarkeria jasateko beldurrik gabe askatasunean bizitzeko beharrezkoak diren errespetu eta neurri sozialen kontzientzia hartzea bestetik. Helburu horiekin, ikastetxeetan adin eta maila ezberdinetan lantzeko material didaktikoa sortu dute. Mikel Garciak jaso du horren berri Argiako haren blogean, eta dakartzan aukerez hausnartzeko batu da gurera Iñaki Kasares. Arratsalde […]

irakurri gehiago →

Azaroak 28. eguna du gaur, igaro da beste urte batez azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Milaka lagunek hartu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietako kaleak indarkeria matxistaren kontra egindako mobilizazioetan. Antolakuntza eta konpromisoa aldarrikatu ditu mugimendu feministak, emakumeok ere ongi bizitzea merezi dugulako, indarkeriarik gabe bizitzea, alegia. Ba egun horrek utzitakoei eta Bilgune […]

irakurri gehiago →

Europako Batasunetik ateratzea erabaki zuen Erresuma Batuak ekainean egin zuen erreferendumean. Boto emaileen %51,9k ateratzearen alde egin zuen eta %48,1ek EBn geratzearen alde. Eskoziak eta Ipar Irlandako herritarren EBn geratzearen alde egin zuten eta SNP alderdiak iragarri zuen Eskoziaren independentziaren aldeko beste erreferendum bat deituko dutela. Ba EBrekiko harremanak nolakoa behar duen irudikatzen dihardu Eskoziak […]

irakurri gehiago →

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete, Estitxu Eizagirrek atzo aurreratu zigunez, Argia astekarikoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo […]

irakurri gehiago →